Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Sigismundo Luxenburgokoa (Nurenberg, 1368ko otsailaren 14a - Znojmo, 1437ko abenduaren 9a) 1433tik 1437ra bitarteko urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos IV.a enperadorearen seme gazteena eta Luxenburgoko etxeko azken germaniar enperadorea izan zen. Hungariako erregekide bihurtu zen 1387an, Maria I.a Hungariakoarekin ezkondu ondoren. Turkiarren aurka borrokatu zen, baina Nikopolisko gudua galdu zuen 1396an. Joan XXIII.a antipapa babestu zuen, eta Konstantzako kontzilioa (1414-1418) antolarazi zion hari, Elizaren Mendebaldeko Zisma gainditzearren. Babes guztia eman zion Jan Hus erreformatzaileari Kontziliora ager zedin, baina Elizako hierarkiak kondenatu eta berehala errearazi zuen. Bohemiako hustarrak matxinatu egin ziren, eta iraultza-giroan ezarri zuten herria 1419an, anaia Wentzeslao hil ondoren hango errege koroatu nahi izan zuenean. Ez zuen horrelakorik lortu, eta hustarren aurkako gurutzada gidatu zuen ondorengo urteetan, 1436an, Basileako Kontzilioaren ondoren, Pragan errege egin zuten arte. Habsburgotarren esku geratu ziren haren ondasun eta titulu guztiak, Elisabet alaba Alberto Habsburgokoarekin ezkondu ondoren.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |