Sidenor
Itxura
Sidenor | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Enpresa pribatua eta Burdingintza |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Enplegatuak | 1.794 |
Agintea | |
Lehendakaria | José Antonio Jainaga (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sociedad limitada unipersonal |
Historia | |
Sorrera | 1990 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Sidenor industria siderurgikoan aritzen den bizkaitar enpresa bat da. INIk 1990ean sortu zuen enpresa publiko gisa, Forjas y Aceros de Reinosa eta Grupo Acenorren (Aceros de Llodio, Pedro Orbegozo, Forjas Alavesas eta Aceros Echevarría) bategitearen bidez.[1] 1995ean pribatizatua, egun Basaurin (Bizkaia) du egoitza, eta lantegiak Basaurin (Bizkaia), Gasteizen (Araba), Azkoitian (Gipuzkoa), Reinosan (Kantabria) eta Polinyàn (Bartzelona). Gainera, metalak biltzeko eta prozesatzeko bi unitate ditu Azuqueca de Henaresen (Guadalajara) eta Sagunton (Valentzia). Erakundea Europako liderra da altzairu luze berezietan.
2018an 1794 langile zituen, eta 807 milioi euroko salmentak egin zituen, aurreko ekitaldian baino %21,77 baino gehiago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Lo que nunca se ha contado del paso de Gerdau por Sidenor» El Correo 2015/10/26.