Sheila Herrero
Sheila Herrero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1976ko ekainaren 28a (48 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | lerroko abiadura-patinatzailea |
Jasotako sariak | |
Sheila Herrero Lapuente (Zaragoza, Aragoi, 1976ko ekainaren 28a) patinatzaile aragoitarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak patinatzaileak zituela, lau urterekin patinatzen hasi zen. Urte bat geroago bere lehenengo lasterketa irabazi zuen bere sorterrian. 1990ean, bere lehendabiziko Europako Txapelketa irabazi zuen Arganda del Reyn.
1994ko abuztuaren 29an bere lehen bi garaipen mundialak lortu zituen Gujan-Mestrasen (Frantzia) ospatutako txapelketan. Harrezkero, Espainiako Patinaje Selekzioarekin 66 alditan parte hartu du, 1994tik erretiratu zenera arte titularra izanik.
Bere kirol ibilbidean zehar "Domingo Miral" (Zaragoza, Aragoi), "Roces" (Italia, 1999-2000) eta "Verducci" (Ameriketako Estatu Batuak, 2001-2002).
Lerroko abiadura-patinaje modalitateko munduko patinatzailerik onenetakoa izan da. 2003ko urrian erretiratu zen garaipenez beteriko palmaresa utziz.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 18 garaipen.
Europako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 36 garaipen.
Espainiako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 88 garaipen.
Maratoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berlingo maratoia (1): 2001