Edukira joan

Shannon (unitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shannon (unitatea)
Neurtzen duInformazio kantitatea, Entropia (informazio-teoria)a eta erredundantzia
Unitate estandarretan0,693 nat, 0,301 Hart eta 1 bit
Honen izena daramaClaude Shannon
IkurraSh

Shannon (sinboloa: Sh), bit izenez ezagunagoa, IEC 80000-13 estandarrak definitzen duen informazio eta entropia unitate bat da. Gertatzeko probabilitate moduan 0,5 duen gertaera baten informazio-edukiari dagokio.[1]

Probabilitate bereko bi egoera dituen sistema baten entropia ere bada. Mezu bat bit kopuru jakin bateko sekuentzia batean badago, eta bit-kate posible guztiak probabilitate berekoak badira, mezuaren informazioaren edukia, shannon-etan adierazita, sekuentziaren bit kopuruaren berdina da. Horregatik eta arrazoi historikoengatik, shannon unitate hori bit izenarekin ezagutzen da.

Shannon terminoa erabiltzeak bereizketa esplizitua egiten du adierazten den informazio-kantitatearen eta informazioa adierazteko erabil daitekeen datu-kantitatearen artean. IEEE Std 260.1-2004 arauak esanahi horretarako unitatea bit gisa definitzen du, shannon delakoa aipatu gabe.

Shannon unitatea beste informazio-unitate batzuetara bihur daiteke

1 Sh = 1 bit ≈ 0.693 nat ≈ 0.301 Hart

Shannon izena Claude Shannon ikertzailearena da, informazioaren teoria sortu zuenarena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]