Seu
Itxura
Seu hitzak elizbarruti bakoitzeko eliza nagusia adierazten du katalanez eta aragoieraz gotzainaren egoitza nagusia, katedrala, alegia. Hitzak du jatorria sedes hitz latinoan (euskaratuta: egoitza)[1].
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala nola Duomoak dauden Italiako hirietan, Aragoiko eta Herri Katalanetako hiri askotan Seu edo La Seu esan ohi zaio tradizionalki hiriko katedralari. Gazteleraz, Seo era hartu dute izen horietako batzuek[1]. Adibideak:
- Zaragozako San Salvador katedrala, Seu d'o Salvador aragoieraz, La Seo tradizionalki gazteleraz.
- Lleidako La Seu Vella katedrala, La Seo Vieja gazteleraz.
- Palmako katedrala, La Seu de Mallorca tradizionalki katalanez.
- La Seu d'Urgell herriaren izena Katalunian.
Portugalen Sé termino parekidearekin ezagutzen dira zenbait katedral, halaber. Esate baterako, Sé do Porto portugesez, Portoko katedrala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Seo. La duplicada “catedral de la Seo”» Glosario ilustrado de arte arquitectónico 2016-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).