Edukira joan

Semen-besikula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Semen-besikula
Xehetasunak
Hona
drenatzen du
Kanpoko iliakoaren linfa nodoetana
Arteriainferior vesical artery (en) Itzuli
Identifikadoreak
MeSHA05.360.444.713
TAA09.3.06.001
FMA19386
Terminologia anatomikoa

Semen-besikula, semen-guruina edo hazi-guruina[1] semenaren edo haziaren osagai alkalinoa jariatzen duen arraren ernal aparatuko guruin gehigarri bikoitza da. Zenbait ornogabe eta behe-mailako ornodunetan, esperma metatzen duen organoa ere bada.

Giza-anatomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazi-guruin bakoitza hodi biribilkatu bat da, hodi deferentearen jarraipena dena. Guruin bakoitzak luzeeran 5cm inguru neurtzen du, baina hodi biribilkatua luzatzen badugu 15cm-ko hodia lortzen da. Bilaterala da eta maskuria hondoaren eta ondeste artean kokatuta dago, prostataren goikaldean eta hodi deferenteen kanpoko alboetan. Kanpotik, epitelio jariakorraz estalita dago. Honek, substantzia nutritibo batzuetan aberatsa den material mukoidea, prostaglandina- eta fibrinogeno-kopuru handiak jariatzen ditu. Guruinetik ateratzen den konduktua hodi deferentearekin bat egingo du  eta hodi isurlea sortu, hau azkenean, prostatan zabalduko da.

Isurtze-prozesuan zehar, semen-besikula bakoitzak bere eduki alkalinoa (pH 7,5 ingurukoa) hodi isurlera husten du, hodi deferenteak espermatozoideak hustu eta denbora gutxira. Horrek nabarmen handitzen du semen eiakulatuaren bolumena (eiakulazio bolumenaren %70 inguru izango da guruinak jariatutakoa). Hazi-likidoaren fruktosak eta beste substantziek nutrizio-balio handia dute espermatozoide eiakulatuentzat. Honi esker, espermatozoideak bere bidea egin dezakete obulua aurkitu arte.

Hazi-guruina beheko maskuria arteria odoleztatuko du. Arteria hau barneko arteria iliakoaren adar zuzena izango da.

Beheko maskuria zaina jasoko du hazi-guruinaren odola. Hemendik barneko zain iliakora pasa ostean, beheko kaba zainean drainatuko du odola. Beheko kaba zainetik bihotzaren eskumako aurikulara sartuko da odola.

Kanpoko eta barneko nodo iliakoetara drainatuko du linfa soberakina.

Hazi besikulen gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hazi besikularen kisteak

Hazi guruinen gaixotasun ohikoenak hazi guruinen agenesia edo kisteak[2] dira. Semen-besikuleko kistek sortzetiko anomalia urologikoa [2]osatzen dute; ez dira asko ematen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Drake, Richard L., Ph.D.. (2010). Gray anatomía para estudiantes. (2a ed. argitaraldia) Elsevier ISBN 978-84-8086-671-2. PMC 688355950. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. a b Navalón Verdejo, P.; Pallas Costa, Y.; Cánovas Ivorra, J. A.; Ordoño Domínguez, F.; Torre Abril, L. de la; Fabuel Deltoro, M.. (2006-02). «Sobre el diagnóstico y tratamiento de la displasia quística de la vesícula seminal» Actas Urológicas Españolas 30 (2): 152–158. ISSN 0210-4806. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]