Sei Sigma
Sei Sigma (ingelesez: Six Sigma) erakundeen prozesuen hobekuntzarako metodologia bat da, erakundearen helburuak oinarritzat hartzen dituena. 1985 urtean abiarazitako metodologia izan zen, Motorola enpresan eta horren ondoren arrakastaz abiarazi da hainbat erakundetan, hala nola General Electric, Sony eta Allied Signal enpresetan. Izenak kontzeptu estatistiko bait egiten dio erreferentzia: sigma, σ alegia, desbideratze estandarra adierazten duen ikurra da, eta sei sigma esamoldeak batezbestekotik banakuntza normal batean gutxienez sei desbideratzeko distantzia batera, hots oso probabilitate txiki batekin, gertatu behar diren akatsei egiten die erreferentzia, akatsak maiztasun txiki horrekin gehienez gertatzeko helburua bereganatuz horrela. Hain zuzen, kuantifikazioa eta datuen analisia sei sigma metodologiaren oinarrietako bat da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Six Sigma» pqa.net.