Edukira joan

Sarrera (futbola)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammad Daneshgar futbolariak egindako sarrera.

Sarrera jokalari batek baloia kontrolatua daraman aurkariari egiten dion eraso moduko ebaketa-saioa da, baloia kendu asmoz edota aurrera egitea eragotzi asmoz.[1] Nahiko jokaldi korapilatsua da, izan ere, arauzkoa batzuetan eta arauz kontrakoa beste batzuetan. Arazu kontrakoari segakada ere badiote, hau da, jokalari batek kontrakoa modu zakar eta arauz kontrakoan geldiarazteko egiten duen mugimendua eta ekintza da, normalean aurkaria lurrera bota edo eraisten duena.[2] Horrelakoak zigor-txartelen bidez zigortzen dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.