San Zernin
San Zernin | |||
---|---|---|---|
Alde Zaharra, Iruñea | |||
| |||
Izen ofiziala | San Zernin | ||
Sorrera | XI. mendea | ||
Kokapena | |||
Udalerria | Iruñea | ||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Altuera | 454 m | ||
Auzotarra | San Zerninar | ||
Posta kodea | 31001 |
San Zernin (Jaun Done Satordi jasoa euskarazko tradizioan)[1] Iruñeko Alde Zaharreko historiko burgu bat da, hiri zaharreko iparraldean dago. San Nikolas burgua hegoaldean dago eta Nabarreria burgua ekialdean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Zernin burgua Nabarreria burgutik kanpo sortu zen auzo bat da, hasiera batean Petri Rodezkoa gotzainaren babespean 1100. eta 1115 urteen artean. Belaunaldi bakar baten ondoren, Alfontso I.a Borrokalaria errege aragoitar-nafarrak burgu berriaren erregimena agindu zuen, haren bizilagunei Jakako forua esleituz 1129an, gotzainaren prerrogatibei kalterik egin gabe. Hauxe esaten da Alfontso erregeak erromantzez esleitu gutunean: "...avos totz les francx qui poblaretz en aquella plana de Sent Cernin de Iruyna".[2]
Barrutiaren barruan infantzoiak, elizgizonak eta nafarrak finkatzea debekatu zen, ñabardurak ñabardura. Gainera, frankoen seme-alabak ziren bizilagun burgesentzat erreserbatutako jarduera profesionalak zehazten ziren.[3] Bertan ezarri ziren frankoek merkataritza eta artisautza jarduerak egiten zituzten[4], eta batzuek gerora bankari eta prestamista izango zirenaren aurrekarian egiten zuten lana: txanpon aldaketan[5].
Bere hiri-eskemak, formatu hexagonal eta simetrikoan, bi kale perpendikularrek gurutzatua, hirigintza-planteamendu global batean pentsarazten du. Gainera, harresiz kanpo handitu zen, Merkatuko Herri Berriarekin (gaur egungo Takonera parkea) eta Frantziskotar eta Mesedeetako komentuarekin (gaur egungo Basotxoa).[6]
Ildo beretik, pixkanaka areagotu zen haien arteko lehia, bai hiri zaharreko bizilagun nafarrekin, batez ere haiek juridikoki haiekin parekatu zituztenetik, bai San Nikolas. Etsaitasunaren ondorioz, liskar bortitzak izan ziren, baita gerra bat ere, zeinetatik, Antso VII.a Azkarraren laguntzarekin, burtsa irabazi zuen 1222n.
Batasun Pribilegioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo urteetan, Nabarreriak gorputza hartu zuen berriz ere eta, XV. mendean, aldameneko burguak beren esklusibotasuna eta hizkuntza bera galduz joan ziren. 1423an, Batasun Pribilegioa eman zen eta, haren bidez, hiru burguek bat egin zuten eta elkarren arteko mugak legez behintzat hautsi egin ziren, Iruñeko udal bakarra eratuz.
Elkartzearen ondorioen artean, San Zernin Nabarreria eta San Nikolas burguetatik banatzen zuten ekialdeko eta hegoaldeko harresiak bota ziren. Gainera, Mercaderes kalea, Merkatu kalea edo Xabier kalea sortu ziren, orain bateratuta dauden burgu ezberdinak elkarlotzeko. San Nikolas eta San Zernin artean San Frantzisko enparantza eraiki zen eta Nabarreria eta San Zernin artean Udal plaza.[7]
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Zernin burgua, Gares, Lizarra, Biana, Bastida Errioxa edo Bastida Arberoa bezala, bastida bat da. Iruñeko ordokiko lautada batean dago finkatuta, harresiaren eta Arga ibaiaren eta San Nikolas burguaren artean. Kale nahiko zuzenak dira oro har, kurbaduraren bat dute burguen muturretan eta plaza zabalak barnealdean.
Plazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burguak lau plaza ditu:
- Santa Ana plaza: Jarauta, Nagusia eta Eslaba kaleen artean.
- O-ko Andre Maria plaza : Errekoletak eta Sanduandia kaleen artean.
- Errekoleten plaza: Nagusia eta Errekoletak kaleen artean.
- San Frantzisko plaza: Berria eta San Frantzisko kaleen artean.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kale Nagusia
- Oinutsen kalea
- Jarauta kalea
- San Frantzisko kalea
- Campana kalea
- Florencio Ansoleaga kalea
- San Saturnino kalea
- Errekoletak kalea
- Sanduandia kalea
- San Lorentzo kalea
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Foru hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Zernin burgua Alde Zaharra hautes-barrutia da, Iruñeko barrutian. Hauek dira hauteskunde-barruti horren emaitzak azken foru-hauteskundeetan:
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 6 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa San Zernin | |||||
|
|
Bizikleta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizikletek galtzada erabiltzen dute, autoek eta oinezkoek bezala, azken horiek kale guztiak oinezkoentzat jarrita dauden burgu batean baitute lehentasuna.
Aparkalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale guztiak oinezkoentzat egokituta daudenez, debekatuta dago bertan aparkatzea. Gainera, Iruñeko Udalak kudeatutako sarbide-kontrol automatikoko sistema baten bidez baimendutako ibilgailuek baino ezin dute zirkulatu.
Monumentu eta leku intersgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Zernin burguko monumentu eta eraikin garrantzitsuenak honakoak dira:
- San Saturnino edo San Zernin eliza : Hiriaren ebanjelizatzailearen izena darama. Hiriko elizen artean Done Jakue Bideko usadio handiena duena da. XIII. mendekoa da. Albo banatan dorre sendoak dituen gotorleku itxura du. Atariak Azken Epaiaren irudia duen tinpanoa du. Aurrealdean Donejakue eta haren oinetan dagoen haur erromes baten taila du. XVIII. mendean eliza honetako antzinako klaustroaren lekuan Bideko Ama Birjinaren Kapera eraiki zen. Saturnino Tolosakoaren taila bat du.
- Iruñeko harresiak : Iruñeko Alde Zaharra ipar eta ekialdetik inguratzen duten harresiak dira.
- Atari Berria: Gipuzkoako etorbideko azpian ate bat. Iruñeko sarbide nagusia iparraldetik da.
- Kontuen ganbera (Kontu Auzitegia): Florencio Ansoleaga kalearen 10. zenbakian dago. XIV. mendeko eraikina da.
- Nafarroako museoa : Nafarroako Gobernuak 1956an Iruñean eraikitako museoa da, Alde Zaharreko Santo Domingo aldapan kokatuta. Bertan, Nafarroako historiaren gertakariak, artelan eta objektuak ikusgai daude. XVI. mendeko aurrealde eta kapera ditu.
- Ezpeleta jauregia : Aurrealde ikusgarria duen XVIII. mendeko jauregi barrokoa . Kale Nagusian dago. Bere balkoietako batean 1875 . urtean Hirugarren Karlistaldian San Kristobal gotorlekutik tiro eginiriko bala ikus daiteke. Bere atzealdean arkupe areto ederra du.
- Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa : 1905an Julian Arteagak eraikia, Kale Berria eta San Frantzisko plazaren artean dafo.
- Kondestablearen jauregia : Kale Nagusia eta Jarauta kalearen arteko elkargunean dagoen XVI. mendeko jauregia da.
- La Agrícola eraikina : Gaur egun Iruñeko liburutegiaren egoitza. San Frantzisko plazan dago eta 1910an Francisco Urkola arkitektoak diseinatu eta eraiki zuen.
- Redin eta Kruzat jauregia : XVIII. mendean eraikitako jauregia, Kale Nagusiaren 31. zenbakian dago.
- San Lorentzo eliza : XIV. mendeko eliza da, bertan San Ferminen kapera eta irudia daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iñigo, A.; Salaberri, P.. «Nafarroako antroponimia XVI. eta XVII. mendeetan» Euskera (Euskaltzaindia): 1422..
- ↑ Lopez de Luzuriaga, Iñaki. (2021). Nafarroako erresumaren inbasioa (1199-1200). (1. argit. argitaraldia) Nabarralde Fundazioa ISBN 978-84-09-28872-4. PMC 1260196145. (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | Iruñeko San Zernin. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- ↑ VALDEAVELLANO, LUIS GARCIA DE. (1991-01-01). ORIGENES DE LA BURGUESIA EN LA ESPAÑA MEDIEVAL. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ Martinena, Ricardo Cierbide. (1992). «La lengua de los francos de Estella: intento de interpretación» Archivo de filología aragonesa (48): 9–46. ISSN 0210-5624. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Molins Mugueta, José Luis. «San Zernin Burgua Erdi Aroan» www.unav.edu (Nafarroako Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- ↑ «Iruña Harresiak dira» Iruñeko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2019 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2015 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).