San Antongo zubia
San Antongo zubia | |
---|---|
Zazpikaleak![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Kokapen fisikoa | Bilbo Zaharra |
Koordenatuak | 43°15′17″N 2°55′23″W / 43.2547°N 2.9231°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1880 |
Eraistea | 1937ko ekainaren 17a |
Inaugurazioa | 1880 |
Jabea | Bilboko Udala |
Erabilera | zubia errepidea |
Arkitektura | |
Egitura ingeniaritza | Ernesto Hoffmeyer |
Materiala(k) | harria eta hormigoia |
Gurutzatzen du | Nerbioi |
Zubibegiak | 2 |
Ondarea | |
551 | |
San Antongo zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubia da. Iparraldetik Zazpikaleak eta Begoñara igotzen den Zabalbide kalea, eta hegoaldetik Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoak lotzen ditu.. Gaur egungo zubia 1880an zabaldu zen.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Donibane plazatxoa du, eta hegoaldean Bilbo Zaharra eta Urazurrutia kaleak. Gainera, hego partean ere, Martzana eta Urazurrutiko kaietara heltzen diren eskailerak ditu.
Zubiak alboan ditu San Anton eliza, Urazurrutia eta Martzana kaiak, eta Urazurrutiako sehaska-etxea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1318 baino lehen eraikia, litekeena da 1300an hiribildua eratu baino lehenagokoa izatea. Mendeetan zehar Bilboko itsasadarra zeharkatzen zuen zubi bakarra izan zen, bilbotarrek ertze bien arteko komunikazioen monopolioa mantendu nahi zutelako.
Bilboko ikur bihurtua, la puente vieja (euskaraz: "zubi zaharra") ezizena duena, hiriburuaren armarrian agertzen da. Erdi Aroan eraiki zutenetik, oso zubi inportantea izan zen bertatik Bizkaiko jaurerria eta Gaztelako Erresumaren arteko merkataritza guztia pasa behar baitzuten, Maria Diaz I.a Harokoak Bilbori emandako eskubideari esker. XV. mendean, Bilboko agintariek zubi honetan bertan exekutatzen zituzten gaizkileak. Hiltzeko zigortuei harria lotu eta itsasadarrera botatzen zituzten.[2]
Uholde askoren eraginez hainbat alditan eroria, askotan berreraikia izan zen. Horrexegatik 1870ean Udalak egungo kokalekuan zubi sendo bat eraikitzea erabaki zuen. Antzinako zubia San Anton elizaren aurrean zegoen, hau da, uretan behera, eta 1882an desagertu zen.[3] Ernesto Hoffmeyerrek diseinatuta, egungoa 1880an zabaldu zuten.
1937ko ekainaren 17an Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Antongo eliza eta zubia Martzana kaiatik ikusita.
-
Zubia eta eliza 1961ean.
-
Zubia eta eliza gauez.
-
Zubia eta eliza Atxuritik ikusita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bilboko Udalaren webgunea: Kaleizenak
- ↑ Manuel Montero, "Construcción histórica de la villa de Bilbao" Txertoa, Donostia, 1997, ISBN 84-7148-384-X, 19. orr.
- ↑ Argia: Industriak eraikitako hiri postindustriala
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]