Samsung Electronics
Samsung Electronics (SEC, Hangul: 삼성전자) tresna elektrikoak ekoizten dituen hegokorear konpainia da, Seulgo Samsung Townen bere egoitza duena. Samsung taldeko enpresa nagusia, 65 herrialdetan 200.000 langile baino gehiago dituelarik.
2009an, konpainiak nagusitasunezko posizioa lortu zuen mundu mailan, IT produktuen fabrikatzaile handiena bezala, aurreko liderra zen Hewlett Packard gaindituz.[1] Bere diru-sarrerak LCD eta LED, pantailen eta ordenagailu-txipen arloetan, Samsung Electronics jartzen dute munduko lehen konpainia gisa segmentu honetan.
Samsung Electronicsen produkturik ezagunenetako batzuk LED oinarriaren gainean atzeraargiztapena duten telebistak, LCD telebista konbentzionalak eta Galaxy produktuen linea dira, smartphoneak zein tabletak. Izan ere, Galaxy S telefono ereduarekin, Samsung Electronics telefono adimendunen lineak munduko merkatuan bigarren posizio onena mantendu du denboraldi batez. Tableten linea, bitartean, merkatura atera zen Apple Inc.en iPadekin zuzeneko lehian.[2]
Telebisten segmentuan, Samsung Electronicsek merkatuan duen posizioa da nagusi. Lau urtez, 2006. urtetik aurrera, konpainiak munduko lehen postua izan zuen salmentetan, eta 2010etik aurrera ez zen aldaketarik espero. LCD panelen merkatu globalean, konpainiak nagusitasunezko posizioari eutsi dio zortzi urtez jarraian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Samsung beats HP to pole position» Financial Times.
- ↑ (Ingelesez) «Samsung Galaxy Tab vs iPad» techradar.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |