Saint Barthélemy
Saint Barthélemyko kolektibitatea | |||
---|---|---|---|
Collectivité de Saint-Barthélemy | |||
Ereserkia: Marseillesa | |||
| |||
[[Fitxategi:|200px]] | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Gustavia 17°53′55″N 62°50′57″W | ||
Azalera | 361 | ||
Punturik altuena | Morne du Vitet (en) (286 m) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Bruno Magras | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 10.124 | ||
Dentsitatea | 421,83 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 2007ko uztailaren 15a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +590 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | BL | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | BLM | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Internet domeinua | .bl | ||
comstbarth.fr |
Saint Barthélemy —Saint Barts, Saint Barths, Saint Barth eta St-Barth izenez ere ezaguna— Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, Karibe itsasoan kokatua. Historikoki, Suediaren kolonia bakarra izan da. 2007ko otsailaren 22an lortu zuen gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa, Guadalupetik bananduta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint Barthélemyn karibeak bizi ziren. Haiek Ouanalao deitu zioten uharteari. Uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen, eta bere anaiaren izena jarri zion.
Frantziako kapitain Lonvilliers de Poincyk uhartearen jabetza aldarrikatu zuen 1648an. Frantziak 1784an Suediari saldu zion, eta horrek birsaldu zion Frantziari 1878an. 2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik banantzea bozkatu zuten, eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa lortu zuten.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint Barthélemy Puerto Ricotik 250 kilometro ekialderantz dago, Saint Martin, Saba eta Angila uharteetatik gertu.
Gustaviak, uhartearen hiriburuak, Gustavo III.a Suediakoaren izena hartu zuen, baina uharteko kokagune zaharrena Lorient herrixka da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko erroldan, Saint Barthélemyk 8.450 biztanle zituen, gehienak kaukasoarrak.
Uharteko biztanleak kreolez eta frantsesez mintzo dira, baina turismo arloan ingelesa erabiltzen da.
1766 | 1785 | 1812 | 1885 | 1961 | 1967 | 1974 | 1982 | 1990 | 1999 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
327 | 950 | 5.482 | 2.600 | 2.176 | 2.351 | 2.491 | 3.059 | 5.038 | 6.852 | 8.450 |
Frantziar eta suediar erroldetan jasotakoari jarraituz. |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Administratiboki, Saint Barthélemyko uharte osoa Frantziako komuna bat zen, baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate bihurtu zen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint Barthélemyn erabiltzen den txanpona euroa da. Uhartearen BPGa, per capita, 26.000 euro da, hots, Metropolitar Frantziarena baino % 10 gehiago.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Saint Barthélemyko gobernuaren webgune ofiziala
17°54′N 62°50′W / 17.900°N 62.833°W