Edukira joan

Romain Sicard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romain Sicard

(2009)
Bizitza
JaiotzaBaiona1988ko urtarrilaren 1a (36 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua64 kilogramo
Altuera177 zentimetro

romainsicard.fr
Twitter: sicard_romain Edit the value on Wikidata

Romain Sicard (Hazparne, Lapurdi, 1988ko urtarrilaren 1a) lapurtar txirrindulari profesional ohia da, profesionala 2009tik 2021era.

2009an, 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketa irabazi zuen.

Junior eta afizionatu mailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vélo-Club Tarnosen ibili zen kadete mailara arte (2004). Landetako txapelketan nagusitu zen infantila (2002) eta kadetea (2004) zela, eta azken kategoria horretan amerikar modalitatean Frantziako txapeldun izan zen, Vincent Daugarekin batera.

Union Cycliste Colomiersen egin zituen junior mailako bi urteak (2005 eta 2006). Lehen urtean Gascogneko Itzuliko 3. etapa, taldekako erlojupekoa, irabazi zuen. Hurrengo urtean, 2006an, Test d’Eyliac proban sailkapen nagusia eskuratu zuen, eta baita bigarren etapa ere. Horrez gain, Pirineoetako Txapeldun izan zen erlojuaren aurka, jazarpen proban eta amerikar estiloan (bikotea Azémarekin osatuta).

2007an afizionatu mailari ekin zion GSC Blagnac taldean. Errepidean, Ronde du Sidobre lasterketan gailendu zen, eta pistan, berriz, Pirineoetako Txapelketa (jazarpen proban eta puntukakoan) eta Haute-Garonneko Txapelketa irabazi zituen. 2008 urtean Frantziako txapeldun izan zen scratch modalitatean, horrela pistard gisa duen maila baieztatuz. Halere, Essor saria ere bereganatu zuen, igotzaile petoentzako lasterketa egoki hura.

Romain Sicard, Ronde de l'Isard 2009

Txirrindularitza profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean izandako garapenak Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen heziketa planean parte hartzeko aukera eman zion, eta maila kontinentaleko Orbea taldearekin sinatu zuen, prestakuntza eta heziketa hobetzeko asmoz.

2008 urteko denboraldiaren azkenean, taldearen Derioko egoitzan hainbat proba egin ondoren, hurrengo bi denboraldietan (2009 eta 2010) Orbeako txirrindulari izatea hitzartu zuen. Euskaltel-Euskadi taldean ibiltzeko aukera hurbilago ikusita, 2009 denboraldirako helburu bakarra hauxe zen: beharrezko maila bazuela erakustea.

Maila profesionaleko lehen garaipena Narancoko Igoeran lortu zuen, izen handiko txirrindulariei aurre hartuz. Gainera, mendiko sailkapena ere bereganatu zuen. Aste batzuk geroago, Ronde de l’Isardeko bigarren etapa eskuratu zuen, Plateau de Beillen bakarrik helmugaratuta. Mallorkako Challengeko sprint berezien saria poltsikoratu zuen, eta Errioxako Klasikan gazte onena izan zen.

2009 urteko denboraldi bikainaren sari gisa, Etorkizuneko Tourrean parte hartu zuen Frantziako selekzioarekin. Bertan, bi etapatan bigarren postua lortu zuen, eta erlojupeko etapan garaipena erdietsi zuen. Horren ondorioz, sailkapen nagusiko garaipena lortu zuen.

Maila profesionaleko lehen urte hura biribiltzeko, Mendrision (Suitza) jokatu zen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Frantziako selekzioarekin: errepideko proban lehen postua lortu zuen, 23 urtez beherakoen lasterketan.[1]

2009ko uztailaren 10ean, Euskaltel-Euskadirekin sinatu zuen, 2010 denboraldian Pro Tour mailako taldeko kide izateko.[2] Thierry Elissalderen ondoren (1994 eta 1995 denboraldietan), euskal taldean ibili zen Iparraldeko bigarren txirrindularia izan zen.

Infantil eta kadete mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2001-2004 (Vélo-Club Tarnos)

Junior mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2005-2006 (Union Cycliste Colomiers)

Afizionatu mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2008 (GSC Blagnac)
  • Ronde du Sidobren sailkapen nagusia (2007).
  • Essor saria (2008) (hirugarren Ibardingo mendatean eta laugarren postua bigarren etapan).

Profesionaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2009 (Orbea Oreka SDA)

Beste lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bigarren postua Etorkizuneko Tourreko lehen etapan (2009).
  • Etorkizuneko Tourrean, mendiko maillota bederatzi egunez (2009).
  • Etorkizuneko Tourrean, maillot horia lau egunez (2009).
  • Etorkizuneko Tourreko maillot berdea (puntukakoa) egun batez (2009).
  • Bigarren Tour de Loir et Chereko aitzin etapan (2009).
  • Hirugarren postua Euskadiko Txapelketan (junior mailan, 2006).
  • Haut-Anjouko Tourreko sailkapen nagusiko hirugarren postua (2009).
  • Laugarren Tour de Girondeko bigarren etapan (2009).
  • Bosgarren Ronde de l'Isardeko aitzin etapan (2009).
  • Seigarren Circuito Montañeseko bigarren etapan (2009).

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
Pink jersey Italiako Giroa 51.
Yellow jersey Frantziako Tourra 122. 33. 81. 66. 73. 80. 31.
Red jersey Espainiako Vuelta 44. 13. 15. 55. 45.
Munduko Txapelketa
Munduko Erlojupeko Tx 46.
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]