Rollon
Rollon | |||
---|---|---|---|
911 - 927 - Gilen I.a Normandiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Norvegia, 846 | ||
Heriotza | Normandia, 930 (83/84 urte) | ||
Hobiratze lekua | Rouengo katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Rǫgnvaldr Eysteinsson | ||
Ama | Hildr Hrólfsdóttir | ||
Ezkontidea(k) | Poppa of Bayeux (en) (886 - Gisela of France (en) (912 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Normandy (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Mertzenarioa | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Siege of Paris (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | eskandinaviar paganismoa katolizismoa |
Rollon edo Rollo (c. 846 – c. 931), Roberto bataiatua,[1] buruzagi normandiarra eta Normandiako printzea izan zen 911-927 urteetan. Daniarra edo norvegiarra zen jatorriz eta normandiar pirata-talde baten buru izan zen. Ingalaterrari eraso egin ondoren Walcherengo uhartera jo zuen. Raimbaud Frisiako kondea eta Raniero II.a garaitu zituen, eta Sena ibaiaren bokalera abiatu zen ondoren. Lisieuxko hiria hustu eta Parisko hiria setiatu zuen (892), eta Rouenen hartu zuen egoitza. Karlos III.a "Sinplea" Frantziako erregeak aurre egin zion Chartresko hiritik hurbil, eta hitzarmen bat egin zuten bi buruzagiek (Saint-Claire-sur-Epte). Rollonen esku geratu zen ordurako normandiarren mende zegoen Neustriako zati bat (911).
Rollo izena antzinako eskandinavierazko Hrólfr izenaren itzulpena da, egungo Rolf bilakatu zena.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rollon |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |