Rock Around the Bunker
Rock Around The Bunker | ||||
---|---|---|---|---|
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1975ko urtarrilaren 8 (Frantzia) | |||
Grabazioa | 1974ko azaroaren 26tik abenduaren 2raino (Studio Phonogram, Londres) | |||
Musika mota | Rock and roll, Blues | |||
Iraupena | 28:48 | |||
Hizkuntza | Frantsesa | |||
Serge Gainsbourg taldearen kronologia | ||||
|
Rock Around The Bunker Serge Gainsbourg-en hamabigarren estudioko diskoa da, 1975an kaleratua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rock Around The Bunker diskoan Serge Gainsbourg-ek nazismoari eta Hirugarren Reichari buruz abesten du era garratz eta isekarian, eta bere haurtzaroa inspirazio-iturri gisa hartzen du, izan ere Sergek judura izateagatik nazien jazarpena pairatu zuen Frantziako okupazioan, eta izar horia eramatera behartuta izan zen[1]. Abestietan umore beltz eta isekaria nagusia bada ere edukiaren aldetik, formaren aldetik, berriz, onomatopeiak, aliterazioak eta hitz-jokoak nabarmentzekoak dira[2].
Sergek bi abesti ez grabatzeko erabakia hartu zuen: Le silence du pape, nazismoaren aurrean Pio XIIk izandako jarrerari buruz, eta Mouvement Odessa, Ameriketara ihes egindako naziei buruz.
Azala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoaren azalan Sergeren erretratu bat agertzen da, Sergek berak margotua.
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen, Smoke gets in your eyes izan ezik, 1933an Otto Harbach eta Jerome Kern-ek konposatu eta idatzi baitzuten.
Rock Around The Bunker | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Iraupena | |||||||
1. | "Nazi Rock" | 3:08 | |||||||
2. | "Tata teutonne" | 2:46 | |||||||
3. | "J'entends des voix off" | 2:04 | |||||||
4. | "Eva" | 3:12 | |||||||
5. | "Smoke gets in your eyes" | 3:27 | |||||||
6. | "Zig zig avec toi" | 3:37 | |||||||
7. | "Est-ce est-ce si bon" | 3:15 | |||||||
8. | "Yellow star" | 1:39 | |||||||
9. | "Rock around the bunker" | 3:24 | |||||||
10. | "S.S. in Uruguay" | 2:16 |
Kredituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Serge Gainsbourg - ahotsa, hitzak eta musika
- Alan Hawkshaw – musika-zuzendaritza, moldaketak eta teklatuak
- Brian Odgers - baxua
- Douglas Wright - bateria
- Jim Lawless - perkusioak
- Alan Parker - gitarra elektrikoa
- Judd Proctor - gitarra elektrikoa
- Kay Garner, Jean Hawker, Clare Torry - abesbatza[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7
- ↑ a b L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991. Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4