Riddarholmen
Riddarholmen Suediako Stockholm hiriburuaren erdigunean dagoen uhartea da, Stadsholmen eta Helgeandsholmen uharteekin batera Gamla Stan alde zaharra osatzen duena.
Izenaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean Kidaskär izena izan zuen eta honek ahuntzak hazteko erabiltzen zela adierazten du. 1270an Frantziskotarren (monje grisen) monasterio bat eraiki zen eta Gråbrödraholm izena hartu zuen, "monje grisen uhartea". Erreforma protestantearen eraginez monasterioa itxi egin zen. Orduan Riddarholmen izena hartu zuen, "Zaldunen uhartea".
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartean dagoen eraikin nabarmenena Riddarholmen eliza, Suediako errege erreginak bertan hobiraturik baitaude. Uharte txikiaren erdigunea Birger Jarls torg enparantza da eta inguruan hainbat jauregi daude, aipagarriena Wrangel jauregia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Birger Jarls torg enparantza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Stockholmeko uharteak | ||
---|---|---|
Beckholmen • Djurgården • Helgeandsholmen • Kastellholmen • Kungsholmen • Långholmen • Lilla Essingen • |