Ricardo Arias
Ricardo Arias | |||||
---|---|---|---|---|---|
1955eko martxoaren 29a - 1956ko urriaren 1a ← José Ramón Guizado (en) - Ernesto de la Guardia (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Washington, 1912ko apirilaren 5a | ||||
Herrialdea | Panama Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Heriotza | Panama Hiria, 1993ko martxoaren 15a (80 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Walsh School of Foreign Service (en) Georgetowngo Unibertsitatea Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | National Patriotic Coalition (en) |
Ricardo Manuel Arias Espinosa (Washington Hiria, 1912ko apirilaren 5a - Panama Hiria, 1993ko martxoaren 15a) panamar politikaria izan zen. Estatu Batuetan ikasi ondoren, Panamara joan eta diputatu gisa hasi zen politikagintzan (1944-1948). Gero, Arnulfo Arias lehendakariaren bigarren agintaldian (1949-1951), hainbat ministeriotako buru izan zen. 1955ean, Errepublikako lehendakariorde zela eta J.A. Remon lehendakaria hil zuten atentatuaren ostean (1955), Panamako lehendakari izendatu zuen herrialde hartako Batzar Nazionalak. Panamako ordezkari izan zen, Panamako Kongresuaren 120. urteurrena ospatzeko, Panama hirian egindako Ameriketako estatuburuen bileran. Biltzar horretan, Dwight Eisenhower Estatu Batuetako lehendakariak eta beste 19 estatuburuk Panamako Adierazpena sinatu zuten. 1956an, Ernesto de la Guardiak ordezkatu zuen. Urte batzuk geroago, Coalición Patriótica Nacional alderdiaren lehendakarigai izan zen. Estatu Batuetan enbaxadore (1964-1968), eta abeltzainen elkarteko eta Panamako hegazkin-konpainiako lehendakari ere izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.