Ray Reardon
Ray Reardon | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tredegar, 1932ko urriaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | 2024ko uztailaren 19a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | snooker player (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() |
Raymond 'Ray' Reardon (Tredegar, Gales, 1932ko urriaren 8a - 2024ko uztailaren 19a[1]) snooker jokalari galestarra izan zen.[2]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei aldiz irabazi zuen Munduko Txapelketa 1970eko hamarkadan. 1970, 1973, 1974, 1975, 1976 eta 1978ean . 1982an txapeldunordea ere izan zen. Urte horietarik Munduko Txapelketaren aro modernoa 1977tik aurrerakoa dela kontsoderatzen da. Halaber 1976-77an munduko snooker sailkapen globala ofizialdu zenean, lehen postuan kokatu zen lehenbiziko jokalaria izan zen. 1978an munduko txapeldun nagusiena izan zen ordura arte (45 urte eta 203 egunekin) eta 1982an ranking txapelketa bateko garaile nagusiena (50 urte eta 14 egunekin). 1982ko horretan munduko rankingeko lehena ere bihurtu zen, hori ere adin errekorra.
1992an snooker-etik erretiratu zen, baina zenbait jokalariren laguntzaile izan zen, eta, adibidez, 2004an munduko txapeldun titulua berari zor ziola esan zuen Ronnie O'Sullivanek.[3]
2017tik Galesko Open txapelketako saria, Ray Reardon Trophy izena darama bere omenez.[4]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ray Reardon 1932an jaio zen Galesko Monmouthshireko meatze-herri batean: Tredegar[2]. Aita bezala meategian lan egin zuen hamalau urtetik aurrera, eta herriko langileen klubean trebatzen hasi zen snookerrean eta billarrean.
Meategian izandako istripu batean, Ray Reardon lurrean harrapatuta geratu zen hiru orduz, baina onik atera zuten. Lanbidez aldatu zuen orduan eta Ingalaterran Stoke-on-Trent hirian polizia bilakatu zen[5].
Atzerantz bildutako adatsak eta hortz zorrotz irten samarrekin egin ohi zuen irribarreak "Drakula" ezizena eman zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Ray Reardon» artikulutik itzulia izan da, 2024-08-02 data duen 217306079 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-08-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Ray Reardon: Six-time world snooker champion dies aged 91. 2024-07-20.
- ↑ a b (Ingelesez) Then and Now: Ray Reardon
- ↑ «'Magic' Ronnie wows Reardon» BBC 2004-05-02.
- ↑ (Ingelesez) «Welsh Open Snooker trophy named after legend Ray Reardon» BBC Sport 2016-09-28 (Noiz kontsultatua: 2025-03-04).
- ↑ West, Elliott. (2017-05-12). From Tredegar to the green baize, Ray Reardon.. .