Edukira joan

Ramona Komandantea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramona Komandantea

Bizitza
JaiotzaChiapas, 1959
Herrialdea Mexiko
HeriotzaSan Cristóbal de las Casas2006ko urtarrilaren 6a (46/47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
tuberkulosia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta iraultzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarraEZLN
Ramona Komandantea Madrilgo Ciudad Linealean egindako mural feministan.

Ramona Komandantea (gaztelaniaz: Comandanta Ramona) (Chiapas, 1959San Cristóbal de las Casas, 2006ko urtarrilaren 6a) tzotzil herriko emakumea eta Mexikoko Nazio Askapenerako Armada Zapatistaren burua izan zen. Altxamendu zapatistaren lehen etapako figura publiko garrantzitsuenetakoa, eta Emakume Zapatisten Mugimenduarentzat ezinbesteko bultzatzailea izan zen.[1][2] Emakumeen presentzia zapatisten mugimendua handia izan da.[3]

1959an jaioa, Chiapas aldeko tzotzil komunitate batean, San Andrés Sacamch’en de Los Pobresen, alegia, Ramona gudaroste iraultzailea zuzendu zuen zazpi komandanteetako bat izan zen. Lanbidez jostuna zen. Ramonak hogei urte baino gehiagoz parte hartu zuen EZLNn. Emakume indigenek osasunerako, hezkuntzarako eta artisautza-lanaren bidezko ordainketarako dituzten eskubideen alde egindako lana ospetsu egin zen Chiapasko komunitateetan. EZLNkin lan handia egin zuen, 1994ko urtarrilaren 1.ko altxamendua prestatzeko eta San Cristóbal de las Casas hartzeko borrokan parte hartu zuen ere bai.[4]

1994ko otsailaren 21ean EZLN eta Mexikoko Carlos Salinas de Gortariren gobernu arteko negoziazioak hasi ziren. Ramonak San Cristóbal egin ziren Katedraleko Elkarrizketetan egon zen.

Ia urtebete geroago, Ernesto Zedillo gobernuaren agindua jaso ondoren, 1995eko otsailaren 9an, komunitate zapatisten aurkako militar erasoa agindu zuen, horrela negoziazioetan ezarritako su-etena hautsiz. Miliziak indigenak oihanean inguratu zituen. Izan ere, 1996ko urriaren 9an, Ramona komandanteak setioa hautsi zuen Mexiko Hirira joateko; han parte hartuko zuen Indigenen Kongresu Nazionalaren eraketan.[5] EZLNko kide batek Chiapasetik kanpo egiten zuen lehen bidaia izan zen, eta Zokaloan milaka pertsonak egin zioten gorazarre jendaurrean.

1996an, minbiziak eragindako giltzurrun-arazo bat diagnostikatu zioten Ramonari. Osasun arazoak izan zituen negoziazioen aldi handi batean. Mexiko Hirira egindako bidaian, anaiaren dohaintzari esker, giltzurrun transplantea jaso zuen. Bere osasun-egoera zaila izan arren, errekuperatzea lortu zuen, eta EZLNren ordezkari publiko gisa aktiboki parte hartzen jarraitu zuen. La Otra Campaña izeneko kanpaina prestatzeko bileretan agertu zen jendaurrean azkenekoz, 2005eko irailaren 16an, La Garruchako Caracoles y Juntas de Buen Gobierno delakoetan. Baina transplantea egin eta bederatzi urtera, minbizia modu oldarkorragoan itzuli zen. 2006ko urtarrilaren 6an, Marcos komandanteordeak iragarri zuen Ramona komandantea hil zela La Otra Campañaren ekintza baten bitartean.[6]

Emakumeen Lege Iraultzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxamendu armatua izan baino urtebete lehenago, Ramona komandanteak eta Ana María maiorrak EZLNren kontrolpean zeuden komunitateetako emakume biztanleei kontsulta bat egin zieten. Lortutako informazioa Emakumeen Lege Iraultzailean islatu zen. Legea komunitate indigenek onartu zuten 1993ko martxoaren 8an. Lacandona Oihaneko Lehen Adierazpenarekin batera argitaratu zen. Legeak emakumeen ugalketa-, hezkuntza-, politika- eta lan-eskubideak bermatu nahi ditu.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]