Ramadan (hilabetea)
Ramadana (arabieraz رمضان, ramaḍān) islamiar egutegiaren bederatzigarren hilabetea da. 30 egunez osatua dago. Hilabete honetan Alak Mahomari korana bidali ziola oroitzen dute musulmanek.
Islamiarrentzat hilabete sakratua da, ospakizunezkoa baina Alarekiko sakrifiziozkoa ere. Egunez jatea, alkohola edatea, erretzea eta baita sexu harremanak izatea ere debekatua dute. Bakarrik gauean jan dezakete hilabetea irauten duen bitartean. Baraualdiak 06:00etatik eta 20:30etara irauten du gutxi gorabehera, eta tarte horretan, egunean 5 otoitzaldi egin behar dituzte.
Iluntzean jatordu handia egiten da eta, eguna argitu aurretik, gosari handia egiten da.
Osasun arazo larriak izan ezean, musulman guztiek egin behar dute urtero. Hala ere, ezustekoz, arauak betetzen ez badituzte, egun hori berreskuratu beharko dute geroago, ramadana bukatzean.
Ramadan osteko lehenengo egunean jai handia ospatzen da jateko berezi eta gozoki ugarirekin.
Ramadana gregoriotar egutegian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islamdar egutegia ilargiaren araberakoa denez, urtea eguzkiaren araberakoa den gregoriotar egutegia baino 15 egun laburragoa da. Horrexegatik ramadana ez da urtero gregoriotar egutegiko egun berean hasten. Azken urteetako ramadana data hauetan da:
- Hejiraren 1427. urteko ramadana: 2006ko irailaren 23tik urriaren 22ra
- Hejiraren 1428. urteko ramadana: 2007ko irailaren 12tik urriaren 11ra.
- Hejiraren 1429. urteko ramadana: 2008ko irailaren 1etik irailaren 30era.
- Hejiraren 1430. urteko ramadana: 2009ko abuztuaren 22tik irailaren 21era.
- Hejiraren 1431. urteko ramadana: 2010eko abuztuaren 11tik irailaren 10era.
Iksu, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ramadan baraualdia.