Edukira joan

Ramón Chao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón Chao
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRamón Luis Chao Rego
JaiotzaVilalba1935eko uztailaren 27a
Herrialdea Espainia
BizilekuaParis
HeriotzaBartzelona2018ko maiatzaren 20a (82 urte)
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

Ramón Chao Rego (Vilalba, Lugo, Galizia, 1935eko uztailaren 21a - Bartzelona, Katalunia, 2018ko maiatzaren 20a) kazetari eta idazle galiziarra.[1] ATTAC mugimenduaren partaidea zen.[2] Oso idazle kritikoa zen.

1955an piano-sari handi bat lortu zuen. Urte berean Espainiako Gobernuak Frantzian pianoa ikasteko beka bat eman zion.[3] Nadia Boulanger eta Lazare Lévyrekin musika ikasketak egin zituen. 1960an RTFrekin, hau da, Hizkuntza Iberikoen Zerbitzuarekin lanean hasi zen. 1970ean zerbitzu horren burua izendatu zuten. Aldizkari askotan idazten zuen, besteak beste, Triunfo, Le Monde Diplomatique, Le Monde eta La Voz de Galicia.[1] 1991an Frantziako Arteen eta Letreen Zalduna izendatu zuten.[3]

Bere familia oso ezaguna da: Manu Chao abeslariaren eta Antoine Chao kazetariaren aita zen; biak, Manue ta Antoine, Mano Negra taldearen partaideak izan dira. Xosé Chao Rego, bere anaia, bestetik, teologo ezaguna da.[4]

  • Georges Brassens (1973)
  • Après Franco l'Espagne (1975)
  • La Iglesia que Franco quiso (1976)
  • Marcel Lefebvre: un integrismo histórico (1977)
  • Guía secreta de París (1979)
  • O lago de Como (1982)
  • Conversaciones con Alejo Carpentier (1984)
  • La Maison des lauriers roses, Christian Bourgois Editeur (1989)
  • Un posible Onetti (1992)
  • Un train de glace et de feu, La Mano Negra en Colombie (1992)
  • Prisciliano de Compostela (1999)
  • Abecedario (subjetivo) de la globalización (Ignacio Ramonet eta Jacek Woźniakekin batera egina)
  • La Passion de Caroline Otero, eleberria, (2001)
  • Desde mi otero (2003)
  • Abécédaire partiel et partial de la mondialisation, Ignacio Ramonet eta Jacek Woźniakekin (2004)
  • Porque Cuba eres tú (2005)
  • Las Travesías de Luis Gontán (2006)
  • Las andaduras del Che (Wozniak-ekin batera egina) (2007)
  • Guide du Paris rebelle Ignacio Ramonetekin (2008)
  • Mémoire apocryphes d'un officier napoléonien en Espagne (2008)
  • Cuba-Miracles (Jacek Wozniak eta Antoine Chaorekin batera (2009).
  • L’Odyssée du Winnipeg, eleberria, Buchet/Chastel (2010)
  • Llorens Artigas, Georges Ferrarorekin, TVF (1970)
  • Arriba España, José María Berzosa eta André Camp-ekin batera. SFP Paris (1976)
  • Oú es-Tu?, J.M. Berzosarekin FR3 (1989)
  • 50 años después de la guerra, José Maria Berzosarekin. SFR (1980)
  • Tres días con Onetti, José María Berzosarekin. SFP Paris (1990), Océaniques
  • Galiziako Komunikazio Saria (1997)
  • Gironako Liberpress Saria, “pela seva coherència humana y solidaritat periodística” (2001).
  • Espainiako Gobernuak emandako Meritu Zibilaren Enkomienda (2003).
  • Frantziako Arteen eta Letren Zalduna (1991, 2004an ofizialaren gradura igota).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Berria.eus. «Ramon Chao kazetaria hil da, 82 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  2. ««MANU GUARDABA EL DINERO EN BOLSAS DEL SUPERMERCADO»» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Muere el periodista y escritor Ramón Chao a los 82 años - RTVE.es» RTVE.es 2018-05-21 (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Fallece a los 82 años el escritor y periodista Ramón Chao» abc (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]