Edukira joan

Maxima Zorreguieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Queen Máxima of the Netherlands» orritik birbideratua)
Maxima Zorreguieta

Consort of the Netherlands (en) Itzuli

2013ko apirilaren 30a -
Claus von Amsberg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMáxima Zorreguieta Cerruti
JaiotzaBuenos Aires1971ko maiatzaren 17a (53 urte)
Herrialdea Argentina
 Herbehereetako Erresuma  (2001eko maiatzaren 17a -
BizilekuaHuis ten Bosch
Recoleta (Buenos Aires)
Brusela-Hiriburua eskualdea
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJorge Zorreguieta
AmaMaría del Carmen Cerruti Carricart
Ezkontidea(k)Gilen Alexandro Herbehereetakoa  (2002ko otsailaren 2a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaOrange-Nassau leinua
Hezkuntza
HeziketaPontifical Catholic University of Argentina (en) Itzuli 1995) gradu : ekonomia
Northlands School (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, irakaslea eta ezkontidea
Altuera1,78 metro
Enplegatzailea(k)HSBC
Deutsche Bank
Jasotako sariak
KidetzaRoyal House of the Netherlands (en) Itzuli
Royal House of the Netherlands (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Máxima Zorreguieta edo, erregina tituluarekin, Maxima Herbehereetakoa (Buenos Aires, 1971ko maiatzaren 17a ) Herbehereetako erregina ezkontidea da Willem-Alexander erregearekin ezkondu izanaren ondorioz. Euskal jatorriko familia argentinar batekoa da.

Máximaren gurasoak dira María del Carmen Cerruti Carricart (j. 1944) eta Jorge Zorreguieta (1928-2017), zeinak Argentinako diktaduraren garaian Nekazaritza eta Abeltzaintzako idazkaria izan zen. María del Carmenek eta Jorgek izan zuten beste hiru anai-arreba txiki ditu: Martín, Juan eta Inés (1984-2018). Aita aurretik ere ezkondua egon zen, Marta López Gil idazle eta filosofoarekin, eta ezkontza hartatik hiru erdi-ahizpa ditu Maximak: María, Ángeles eta Dolores[1].

Aitaren zein amaren aldetik euskal arbasoak ditu. Lerro patrilinialetik jasoteko Zorreguieta deituraren jatorria ondo dokumentatua dago. Jose Antonio Zorregieta delakoa, Elduaingo Sorregieta baserrikoa 1790. urtearen inguruan ezarri zen Argentinan, Salta inguruan. Hiru belaunaldi han egon ziren, eta Maximaren birraitona Mendozan ezarri ziren; aitona, berriz Buenos Airesera joan eta han jaio zen Jorge aita. 21. mendean, Jorge Zorreguieta Juan de Garay Fundazioko presidente izendatu zuten, Argentinako euskal jatorrikoen erakunde inportanteenetakoa[2].

Ikasketak eta lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergoa Northlands School delakoan egin zuen, Argentinako ikastetxe pribatu garesti batean. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Argentinako Unibertsitate Katolikoan (UCA) 1995ean, eta Estatu Batuetako master batekin amaitu zituen ikasketak. [3]

1992tik 1995era, Buenos Airesko Boston Securities SA enpresaren salmenta sailean lan egin zuen, finantza merkatuetarako softwarearen inguruko ikerketak egin zituen.

1996ko uztailetik New York-eko zenbait finantza bulegotan lan egin zuen. 2000ko maiatzetik 2001eko martxora Bruselako Deutsche Bank bulegoan lan egin zuen.

Herbehereetako Orange etxearekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian izandako ebento batean 1999an, Willem Orangekoa printze holandarra ezagutu zuen. Bi aste beranduago printzea New Yorkera hurbildu zen, orduan Maximak lan egiten zuen lekua eta bertan beraien harremana hasi zen.

2001eko martxoaren 30ean, Maxima eta Willem ezkondu ziren. Holandako herritarra bihurtu zen urte bereko maiatzaren 17an eta uztailaren 3an, Herbehereetako Parlamentuko bi etxeek gobernuak aurkeztutako lege proposamena onartu zuten ezkontza onartzeko, izan ere, Maxima katolikoa da eta Willem protestantea da. Ondoren, Herbehereetako konstituzio legea eta neerlandera ikasi ditu Maximak.

2013ko apirilaren 30etan, Herbehereetako Beatriz I.a erreginaren abdikazioa izan zen, hura tronura sartu zeneko 33. urteurrenean. Horrela, Maxima printzesa erreinu horretako ezkontide subiranoa bihurtu zen, erregina tituluarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]