Edukira joan

Qasr al-Nil zubia

Koordenatuak: 30°02′37″N 31°13′47″E / 30.04374°N 31.22967°E / 30.04374; 31.22967
Wikipedia, Entziklopedia askea
Qasr al-Nil zubia
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaKairoko gobernazioa
Koordenatuak30°02′37″N 31°13′47″E / 30.04374°N 31.22967°E / 30.04374; 31.22967
Map
Historia eta erabilera
Foundation stone laying ceremony 1931ko otsailaren 4a
Inaugurazioa1933ko ekainaren 6a
Arkitektura
ArkitektoaRalph Freeman (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaDorman Long (en) Itzuli
Dimentsioak1.932 (luzera) m
Gurutzatzen duNilo
Zubibegiak7

Qasr al-Nil zubia (arabieraz: كوبري قصر النيل‎) Egiptoko Kairo hiriburuan dagoen zubi bat da, Nilo ibaia zeharkatzen duena[1]. Brontzezko lehoi ezagunek zaintzen dute.

Hiriaren erdiguneko Tahrir plaza Gezira uhartearekin eta Zamalek barrutiarekin lotzen du, oinezkoentzako eta autoentzako zubia da.[1]

Aurrez XIX. mendean eraikitako Gezira zubia egon zen. Zubi birakaria zen. Haren tokian zubi berria eraikitzea erabaki zen[1]. 1931ko otsailaren 4an Fuad I.a erregeak lehenengo harria ezarri zuen eta 1933ko ekainaren 6an inauguratu zuen[2]. Fuad I.aren aita zen Khedive Ismail Paxaren izena eman zioten[2] hasieran baina 1952ko iraultzaren ondoren Qasr al-Nil zubia izenak ordezkatu zuen, "Nilo gaineko jauregia" esan nahi du arabieraz.[3]

1.932 metrotako luzera du eta zazpi arku ditu[2]. Altzairuz eraiki zuten eta Ralph Anthony Freemanek diseinatu zuen[1]. Zubiaren mutur bakoitzean brontzezko bina lehoiren estatuak daude, Henri Alfred Jacquemart eskultoreak XIX. mendearen amaieran egindakoak.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) «Kasr el Nil Bridge (Cairo, 1933)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  2. a b c (Ingelesez) Stephen, F W. (1935-01). «THE NEW KHEDIVE ISMAIL BRIDGE, CAIRO, EGYPT.» Minutes of the Proceedings of the Institution of Civil Engineers 240 (1935): 365–393.  doi:10.1680/imotp.1935.15246. ISSN 1753-7843. (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  3. (Ingelesez) «Cairo's bridge of dreams» Los Angeles Times 2007-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  4. (Ingelesez) Witnessing Cairo: How the Lions of Qasr al-Nil Saw it All | Egyptian Streets. 2022-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]