Push-pull tren
Itxura


Push-pull edo push and pull (ingelesetik, «bultzatu eta tiratu») lokomotorrak tiratutako trenak operatzeko modu bat da, edozein muturretik gidatzea baimentzen duena. Push-pull edo tren alderantzikagarri batek trenaren mutur batean lokomotorra du, eta kontrako muturrean dagoen aginte kabinadun kotxe edo kotxe-gidari bati konektatuta dago mando anitz bitartez. Beste kasu batzuetan, trenak lokomotorra bana izan dezake mutur bakoitzean.