Psikotropiko
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Psikotropiko bat edo substantzia psikotropiko bat agente kimiko bat da, nerbio-sistema zentralean eragiten duena, eta horren ondorioz, aldi baterako aldaketak eragiten ditu pertzepzioan, kontzientzia-egoeran eta portaeran. Batzuetan psikotropikoei, psikoaktibo edo psikoaktibatzaileak deitzen zaie, nahiz eta denek ez duten nerbio-sistemaren aktibazioa sustatzen.
Alkohola, tabakoa, kafeina edo kanabisa psikotropiko "natural" famatu batzuen adibide dira.
Medikuntzaren ikuspegitik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gai psikotropiko izeneko sendagai-familia bati dagokio. Hiru familia handi bereizten ditugu: garunaren jarduera murrizten duten neuroleptikoak, garunaren jarduera estimulatzen duten neuroanaleptikoak eta jarduera hori aldatzen duten neurodisleptikoak, batez ere substantzia toxikoak dituztenak.
Zenbait sintoma tratatzeko erabiltze dira, hala nola, depresio-aldiak antidepresiboekin, loaren nahasteak hipnotikoekin, nahasmendu bipolarrak timoregulatzaileekin eta psikosiak antipsikotikoekin edo neuroleptikoekin.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontuan hartu beharreko faktore gehiegi daude: efektuak, izaera, dosia, toxikotasuna... Lewin sailkapenak, 1924an, adibidez, bost psikotropiko-kategoria handi zehazten zituen ondorioen arabera (euforizatzaileak, haluzinogenoak, depresoreak, estimulatzaileak edo somniferoak). Hala ere, sailkapen horri zehaztapen batzuk falta zitzaizkion, batez ere Delay eta Deniker-en sailkapenari buruz, 1957an. Beste hainbat pertsona saiatu dira psikotropikoak arrisku-mailaren eta mendekotasun-arriskuaren arabera sailkatzen. Horixe da OMEk 1971an egindako sailkapenaren eta Roques 1998an egindako txostenaren kasua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Droga psikotropikoen motak: erabilerak eta bigarren mailako efektuak - Psikologia - 2022» warbletoncouncil (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).