Princes Street Gardens
Princes Street Gardens | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°57′00″N 3°12′11″W / 55.95005°N 3.202994°W |
Arkitektura | |
Princes Street Gardens (euskaraz Printzeen Kaleko Lorategiak) Eskoziako Edinburgh hiriburuaren erdigunean dagoen parke bat da. Princes Street kalean dago, Edinburgheko gazteluaren itzalpean, eta Edinburgheko Hiri Zaharra eta Hiri Berriaren arteko muga ezartzen du.
1820ko hamarkadan Nor Loch aintzira idortu ondoren parkea sortu zen, aintzira hau aurretik Edinburgheko Hiri Zaharratik behera bota ohi ziren zaborren ondorioz kutsatua zegoen.
Behin, parke hau eraiki ondoren The Mound muino artifizialak bitan banatu zuen. Ekialdeko zatiak edo East Princes Street Garden delakoa The Mound muinotik Waverley Bridge zubiranino doa, denera 34.000 m²-ko azalera duelarik, adliz mendebaldeko zatia edo West Princes Street Gardens delakoa azaleraz handiagoa da, denera 120.000 m² ditu eta The Mound muinotik hasi eta Lothian Street kaletik hurbil dauden St. John's eta St. Cuthbert's elizetaraino hedatzen da.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Princes Street Gardens parkean hainbat eraikin nabarmen daude:
- Eskoziako Galeria Nazionala
- Eskoziako Errege Akademia
- Scott monumentua
- Ross iturria
- Eskoziar-amerikarren gerra oroigarria
Bestalde parkean eskoziar nabarmenen estatuak ere baudade: David Livingstone, Adam Black, John Wilson, Allan Ramsay, Thomas Guthrie edota James Young Simpson.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Parkea eta Scott monumentua.
-
Ross iturria eta Edinburgheko gaztelua.
-
Eskoziar-amerikarren gerra oroigarria.