Edukira joan

Portarlington (Laois konderria)

Koordenatuak: 53°09′40″N 7°11′25″W / 53.1611°N 7.1903°W / 53.1611; -7.1903
Wikipedia, Entziklopedia askea
Portarlington
Cúil an tSúdaire
Cúil an tSúdaire
herria
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderriak
Irlandako Errepublika
Leinster
Laois, Offaly
Jatorrizko izenaCúil an tSúdaire
Geografia
Koordenatuak53°09′40″N 7°11′25″W / 53.1611°N 7.1903°W / 53.1611; -7.1903
Map
Altuera66
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1666
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00

Portarlington (irlanderaz Cúil an tSúdaire) Irlandako Errepublikako Laois eta Offalyko konderrien artean dagoen hiria da. Hiria banatzen duen Barrow ibaia da konderri bien arteko muga.

Irlanderazko Cúil an tSúdaire izenak "larrugilearen txokoa" esan nahi du.

1260an Lea gaztelua eraiki zuen William de Vesey normandiarrak bertan. Bortxaz beteriko historia izan zuen, sarritan erasotu eta suntsitu baitzuten. Azkenik 1640an Oliver Cromwellen gudalosteek lehergaiekin eztandarazi zuten arte.

Portarlington 1666an fundatu zuen Sir Henry Bennet, Karlos II.arenaren barne arazoetako idazkariak. Aurrez 1641eko irlandarren matxinadan inguruko lurrak konfiskatu baitzituen erregeak. Bennet bera oso ingeles zalea zen eta aurrez Cooletoodera (Cúil an tSúdaire) izenaz ezagutzen zen inguruari Port-Arlington izena jarri zion eta bera bihurtu zen "Arlingtongo Baroi". Ezin izan zion luzaz eutsi ordea eta 1691eko Limerickeko Itunaren ondoren 15 familia higanot frantziar iritsi ziren bertara, Port-Arlington higanot herri bihurtuz. Fransesez hitzegiten zen herrian eta mezak ere hizkuntza honetan eman ziren 1820 arte.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lea Gazteluaren aztarnak
  • Tresconeko haitza: herritik gertu dagoen haitz handi bat da mendeetan zehar meza katolikoak egiteko aldare gisa erabili zena.

Herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]