Edukira joan

Pont Neuf

Koordenatuak: 48°51′27″N 2°20′30″E / 48.8575°N 2.3417°E / 48.8575; 2.3417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pont Neuf
Pont Neuf
 Monumentu historikoa
road network of Paris
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 6. barrutia
Kokapen fisikoaÎle de la Cité
Koordenatuak48°51′27″N 2°20′30″E / 48.8575°N 2.3417°E / 48.8575; 2.3417
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1578
Inaugurazioa1607
JabeaParisko Udala
Arkitektura
ArkitektoaJean-Baptiste Androuet du Cerceau (mul) Itzuli
Materiala(k)harria
Dimentsioak22 (zabalera) × 238 (luzera) m
Gurutzatzen duSena
Zubibegiak12
Ondarea
Mérimée IDPA00085999

Pont Neuf (euskaraz: «Zubi Berria»), bere izenak dioenaren ordez, Sena ibaia Paristik igarotzean zeharkatzen duten zubien artean zaharrena da. Monumentu historikotzat hartua dago.

Antzinakoena izateaz gain, zubi hau, hiriko luzeena ere bada, 232 metroko luzerarekin. Bere izena, Parisen eraiki zen lehen harrizko zubia izateagatik datorkio, aurrekoak zurezkoak ziren bitartean. Arku erako zubi bat da, 1577an eraikitzea erabaki zena. Urte horretako otsailaren 2an, Henrike III.a Frantziakoak, zubia egoki eraikitzea bermatzeko eta lanen jarraipena egiteko ardura izango zuen batzorde bat izendatu zuen. Finantzen kontrolatzaile orokorra zen Claude Marceli, erregea bera eta batzordearen arteko lotura bermatzeko lana enkargatu zion. Eraikuntza, 1578ko martxoaren 16an baimendua geratu zen, errege gutun baten bidez.

1578ko maiatzaren 31n, Henrike III.ak zubiaren lehen harria jarri zuen erregina ama zen Katalin Medici eta Luisa Lorrenakoa erreginaren aurrean. Zubia, Henrike III.a eta Henrike IV.aren erregealdietan egin zen, 1587 eta 1607 bitartean. Lana atzeratu egin zen eta hamar urtez geratu ziren, 1588 eta 1598 bitartean, gerra zibilen ondorioz. 1599an, Henrike IV.ak berak, lanak berrabiaraztea agindu zuen, Guillaume Marchant eta François Petiti enkargatu zizkienak.

1602ko urtarrilaren 2an, Henrike IV.ak, ur ponpa handi baten eraikuntza baimendu zuen, "samariarraren ponpa" bezala ezaguna, Louvre eta Tuileries jauregiak urez hornitzeko, baita Tuilerisetako lorategiak ere. Estalia ez zegoen Parisko lehen zubia izan zen.

1614ko abuztuaren 23an, erregea erahila izan eta lau urtera, Henrike IV.aren zaldi gaineko estatua bat inauguratu zen, Maria Medicik Giambolognari enkargatu ziona eta Île de la Citéko lubeta batean jarri zena, zubiaren bi kontrahormen artean. Estatua, Frantziar Iraultzan suntsitua izan zen, eta, Berrezarpenean, estatua berri bategatik ordezkatua, 1817an inauguratu zena eta Lemot eskultoreak egina.

Pont Neuf-en bi besoak, antzinako irarlan batean (plan de Mérian, (1615)

Garai horretan eraikitako zubi gehienak bezala, Pont Neuf arku labur batzuez osatua dago. Hala ere, baditu ezberdintasunak Parisko beste zubi batzuekin. Hasteko eta behin, Senaren zabalera osoa zeharkatzen duen lehen zubia da, ezkerreko ibarra, eskuineko ibarra eta Île de la Citéren mendebaldereneko zatia lotzen bait ditu.

Gainera, oinezkoentzako espaloiak ditu (Parisko lehenak), eta erdizirkulu erako "balkoiak" zutabe bakoitzaren gainean. "Balkoi" hauetan, merkatari eta artisauek, euren salgaiak saltzeko probesten zuten. Beste berrikuntzetako bat, bere mugetan etxebizitzarik ez egotea da. Amaitzeko, zubi bat, zaldizko estatua batekin apaindu zen lehen aldia izan zen.

Bere erlaitzaren luzera osoan zehar, Germain Pilon eskulturgile frantziarrak zizelkaturiko 385 maskaroi daude.

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]