Edukira joan

Polixena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polixena
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaPriamo
AmaHekuba
Anai-arrebakParis, Kasandra, Hektor, Polydorus (en) Itzuli, Laodice (en) Itzuli eta Helenus (en) Itzuli

Polixena, greziar mitologian (antzinako grezieraz Πολυξένη Poluxénê), printzesa eder bat zen, Hekuba eta Priamoren, Troiako errege-erreginen alaba.

Polixena, ez da, benetan, Homeroren jatorrizko Iliadan sekula agertzen, baizik eta ondorengo egileek gehitu zutela istoriora.

Kondaira mitologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orakulu batek, Troilok hogei urte betetzen bazituen, Troia ez zela garaitua izango iragarri zuen. Bere arreba Polixena eta bera, segada batean erori ziren, eta Akilesek Troilo hil zuen, beranduago, Polixenaz maiteminduz. Istorio batzuen arabera, Akiles, su eten batean, Polixena bisitatzen ari zenean hil zen, beste istorio batzuek, Polixenak, Akilesen heriotzaren aurrean, bere buruaz beste egin zuela dioten arren.

Akilesen eidolon edo mamua, gerratik bizirik irten zirenei agertu zitzaien, Polixena, troiar printzesa, edonork handik alde egin aurretik sakrifikatua izatea eskatuz. Bere seme Neoptolemok hala egin zuen, Akilesen hilobiaren gainean hilez. Bere sakrifizioaren istorioa, Hekuba lanean irudikatzen da eta Emakume troiarrak lanean aipatzen da, biak Euripidesenak.

Izenaren euskarazko forma Polixena agertzen da zenbait lanetan[1], baina Euskaltzaindiaren 82. arauan, Greziako eta Erromako pertsonaia mitologikoen zerrendan, ez da azaltzen[2].

Euskal herritar ezagun bat bada Polixene izenekoa, Polixene Trabudua, eta hark kontatua da, aitak jaioberritan azkar-azkar bataiatu zuela, izenik pentsatu gabe joanda elizara, eta abadeak aholkatu zion arren eguneko santuaren izena jar ziezaiokeela, aitak Greziako jainkosarena aukeratu zuen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Troiako Emakumeak» antzerti.armiarma.eus (Antzerti / 61 zenbakia) (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).
  2. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  3. Aranburu, Maite. (2002). Polixene Trabudua, mitinlari eta emakume ospetsua. Aikor (argitaratze data: 2002-06-01), 10 or..