Poli(sodio akrilato)
Poli(sodio akrilato)a sodio akrilatoa monomero gisa usatuz sintetizatzen den polimeroa da. Bere formula [−CH2−CH(CO2Na)−]n.da.
Poli(sodio akrilato) | |
---|---|
Formula kimikoa | C14H18Na4O8 |
SMILES kanonikoa | [O-)C(=O)[O-])C(=O)[O-])C(=O)[O-].[Na+].[Na+].[Na+].[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-)C(=O)[O-])C(=O)[O-])C(=O)[O-].[Na+].[Na+].[Na+].[Na+] 3D eredua] |
Mota | polimero, ionomer (en) eta Poliakrilato |
Masa molekularra | 406,059244656 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | WGMJDEZEJWFYNT-UHFFFAOYSA-J |
CAS zenbakia | 9003-04-7 |
PubChem | 73357449 |
Reaxys | 11035392 |
Gmelin | 53269 |
ChEBI | 1340370 |
ZVG | 533037 |
EC zenbakia | 618-349-8 |
ECHA | 100.118.171 |
CosIng | 79997 |
UNII | 05I15JNI2J eta 285CYO341L |
Poli(sodio akrilato)a ura xurgatzeko izugarrizko gaitasuna du. Bere bolumena 500 bider handi dezake ur destilatua xurgatuta.
Poli(sodio akrilato) hutsa | Ura xurgatu ondoren |
Ur-kantitate handiak xurgatzeko bere gaitasuna zor dio, egitura molekularrean sodio karboxilato taldeak izateari polimeroaren kate nagusitik zintzilik. Talde horiek, urarekin kontaktuan jartzean, sodio katioia askatzen dute, karboxilato ioi negatiboak libre utziz. Ioi negatiboenk aldaratu egiten dute elkar, kate nagusia luzatuz eta bolumena handitzea eraginez. Konposatua berriro egonkorra eta neutroa izan dadin, ioiek ur-molekulak hartzen dituzte eta karga neutralizatzen da[1].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poli(sodio akrilato)a prestatzeko disoluzio-polimerizazioa, emultsio-polimerizazioa eta esekidura-polimerizazioa baliatzen dira. Kasu bakoitzak hasarazle eta erreakzio-inguruneko espezie kimikoak propioak beharko ditu[2].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabilera-esparru zabala du poli(sodio akrilato)ak ura xugartzeko gaitasuna medio: pixoihaletan, ur gogorretako kaltzio-ioia bahitzeko, uraren biskositatea handitzeko, erregaietako ura xurgatzeko eta lurzoruaren urari eusteko gaitasuna handitzeko besteak beste.