Piramide Gorria
Piramide Gorria | |
---|---|
Memphite necropolis | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Gizako gobernadore-herria |
Koordenatuak | 29°48′30″N 31°12′21″E / 29.808333333333°N 31.205833333333°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 2590 |
Komisarioa | Snefru |
Arkitektura | |
Materiala(k) | kareharria |
Dimentsioak | 104 () × 220 () m jatorrizko altuera: 109,5 () m |
Azalera | 48.400 m² |
Piramide Gorria, bere izena, bere paramentuaren koloreagatik jasotzen duena, Egiptoko hirugarren piramidea da bere tamainagatik, eta Dahshurren kokaturiko handiena da. Egiptoko IV. dinastiako lehen faraoia izan zen Snefruk eraikiarazi zuen. Aurpegi laudun piramide baten lehen saiakera arrakastatsua da, eraikia izan zen garaian, munduko eraikinik garaiena izan zelarik.
Piramide Gorria, ez zen beti kolore horretakoa izan. Turako kareharri zuriz estalia zegoen, baina solik lauza hauetako batzuk baino ez dira mantentzen piramidearen oinarriko izkina batzuetan: urteetan zehar, kareharria, Kairoko eraikinentzat erabili zen, honela, bere barne egiturako granito gorria agerraraziz. Tokiko biztanleek, Piramide Gorriari, El-haram el-watwat bezala erreferentzia egiten diote, "piramidea itsua" esan nahi duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Snefru faraoiaren erregealdian eraiki zen honen hilobia izateko, eta Piramide Makurretik kilometro bat iparraldera kokatua dago. Piramide Makurraren goiko zatiaren 43ºko angelu berarekin eraiki zen, antzerako eskaladun beste egiptoar piramide batzuekin alderatuz, itxura nabarmenki zapaldua ematen diona.
Arkeologoek, honen arrazoia, Snefruren aurreko bi piramideen eraikuntzan gertatutako ingeniaritza krisien ondorioa izan daitekeela uste dute. Hauetako lehena, Meidumeko piramidea, Antzinaroan erori zen, bigarrenak, Piramide Makurrak, okertze angelua, eraikinaren erdialdean 54ºti 43ºra aldatua zuen bitartean.
Arkeologoren batzuk, Meidumeko piramidea, aurpegi lauko piramide baten eraikuntzaren lehen saiakera izan zela uste dute, eta Piramide Makurra eraikitzen ari zenean erori zela, azken hau ere, ezegonkortasun zantzu berak agertzen hasi zelarik, eraikuntza "juntek" eta barnean zurezko habe handi baten presentziak diotenez. Emaitza, Piramide Makurraren aurpegietan maldaren aldaketa eta Piramide Gorriaren hasiera izango zen, malda txikiago batekin, egonkorragoa izan zedin, eta, beraz, hain erraz eror ez zedin.
Hil multzoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil multzoa oso xaloa da, eta piramide satelite multzo pribatu arraroetako bat da. Tenplu garaia, tamaina xumekoa den arren, beste piramide batzuetakoen oso antzekoa da. Korrika eta presaka amaitu zen adobez, ziuraski, faraoiaren heriotzaren ondorioz. Ez da galtzadaren, ezta Harrera tenpluaren ere arrastorik geratzen.
Piramidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokiko harrobi batetik datozen harri gorriz eraikia dago, eta Turako kareharri zuriz estalia izan zen. Piramidearen oinarria, ez da karratu perfektu bat, baizik eta iparralderantz begira dagoela. Andrew Reisner egiptologoak, piramidearen neurriak neurtu zituen: mendebaldetik ekialdera, 221,50 metro neurtzen du, eta, iparraldetik hegoaldera, 218,50 metro. 104,40 metro garai da eta, beraz, kilometro bat hegoalderago duen Piramide Makurra baino zertxobait handiagoa.
Planoa, Meidumeko piramidearenaren antzerakoa da, baina anbiziotsuagoa. Gainera, ganberak, erabat lurraren mailan dituen piramide bakarra da. Sarrera, iparraldeko aurpegian dago, lurretik 28 metroko garaieran, gutxi gora-behera. 27ºko okerdura eta 62,63 metroko luzera duen pasabide bat, 7,40 metroko sekzio horizontal batean amaitzen da, nondik kareharriz eginiko eta bi aurpegitan mailakatutako ganga bikainez estalitako bi aurreganberatara iristen den. Bigarrenak, justu piramidearen erdiaren azpian bertan kokatua, hegoaldeko horman, 7,60 metrora kokatuta dagoen irekidura bat du, hil ganberara daroan korridore batera ematen duena, hau ere, kareharriz eginiko bi aurpegitan mailakatutako ganga batekin estalia. Gelaren lurreko estaldura, desagertu egin da bata bestearen atzeko indusketen ondorioz.
Flinders Petriek, XIX. mendean, gizakien eta animalien hezur zatiak aurkitu zituen bigarren aurreganberan, eta Batrawi doktoreak 1950ean eginiko azterketek, hezur hauen gainean, momifikazio arrastoak aurkitzea ahalbidetu zuten.
1980ko hamarkadan, apaindura eta hierogliforik gabeko piramidioi bat aurkitu zen piramidearen inguruan. Egundaino iritsi den piramidioirik zaharrena da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)[http://www.ancient-egypt.org/topography/dashur/snofru/red_pyramid.html Piramide Gorria (Snofru)