Edukira joan

Pintza amperemetriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pintza anperemetriko» orritik birbideratua)
Pintza amperemetrikodun multimetro digitala.
Pintza amperemetrikodun multimetro analogikoa.

Pintza amperemetrikoa amperemetro mota berezi bat da, korronte elektriko baten intentsitatea neurtzeko zirkuitua ireki beharra saihesten duena.

Pintza amperemetrikoaren funtzionamendua korronte elektrikoak sortzen duen eremu magnetikoan oinarritzen da. Neurgailuak pintza bi ditu, eta hauetako bat zabaldu egiten da. Neurtu beharreko korrontea daraman kablea pintza bien artean sartzen da, eta hauengatik inguratua gelditzen da. Kableak daraman korronteak eremu magnetiko bat sortzen du, eta eremu magnetiko honek korrontea sortzen du pintzaren zirkuituan.

Pintza amperemetrikoaren abantailak, neurketa egiteko zirkuitua ez dela ireki behar, eta kablearekin kontakturik ez edukitzean oso segurua dela dira. Korronte zuzena neurtu dezaketen pintza bereziak badaude ere, gehienak korronte alternoa bakarrik neurtzen dute. Orokorrean instalazio elektrikoetan neurketak egiteko erabiltzen dira.

Neurketa egiteko kable bat bakarrik pasatu behar da pintzatik —gehiago pasatzen badira korronteen batura neurtuko du, eta joan-etorriko kable parea sartzen bada bien baturak 0 emango du—. Hau dela eta, kable bakarra bereiztea zaila den kasuetarako, pintzak korronte hartune eta neurtu nahi den gailuaren artean ezarri daitekeen osagarri batekin saltzen dira, zeinak kable bakarreko korrontea neurtzen duen. Neurtu nahi den korrontea txikia denean, kablea pintzaren inguruan hainbat aldiz biratu daiteke, eta ondoren neurgailuak emandako kopurua bira kopuruagatik zatitu.

Pintza amperemetrikoak batzuetan multimetroetan barneratzen dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]