Piłsudski muinoa
Itxura
Piłsudski muinoa (Independentziaren muinoa edo Askatasunaren muinoa) (polonieraz: Kopiec Piłsudskiego) Krakovian (Polonia) kokatua dagoen tumulua da, eta poloniarrek Józef Piłsudski-ren omenez ezarri zuten. 1934 eta 1937 urteen artean eraikitako muino artifiziala da. Krakoviako mendebaldean dago, Sowiniec gailurrean, Zwierzyniec barrutian. Krakoviako lau tumuluen berriena eta handiena da.