Edukira joan

Pentabromodifenil eter

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pentabromodifenil eterra (PBDE) konposatu organikoa da, C12H5Br5O formulakoa, organobromatuen familiakoa. Izen horrek 45 isomero hartzen ditu bere baitan. Produktu komertziala hainbat isomero eta alboproduktuen nahastea da. Nahaste hori toxikoa da basabizitzarentzat[1].

Pentabromodifenil eter
MotaPolibromatutako difenil eter
Identifikatzaileak
CAS zenbakia32534-81-9
ZVG24350
EC zenbakia251-084-2
ECHA100.046.425
UNII7REL09ZX35

Pentabromodifenil eterra poluitzaile organiko iraunkorra da eta Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatu zuen 2010ean hainbat salbuespenekin[2].

Su kontrako agente gisa erabili da, poliuretanozko aparretan nagusiki[2].

Beheko taulan PBDE komertzialak osagai nagusiak ematen dira, % 1etik gorako kontzentrazioa dutenak.

PBDE komertzialaren konposizioa
Egitura Zenbakia Izena Portzentaia
BDE-47 BDE-47 2,2′,4,4′-tetra-

bromodifenil eter

% 38–42
BDE-85 BDE-85 2,2′,3,4,4′-penta-

bromodifenil eter

% 2.2–3.0
BDE-99 BDE-99 2,2′,4,4′,5-penta-

bromodifenil eter

% 45–49
BDE-100 BDE-100 2,2′,4,4′,6-penta-

bromodifenil eter

% 7.8–13
BDE-153 BDE-153 2,2′,4,4′,5,5′-hexa-

bromodifenil eter

% 5.3–5.4
BDE-154 BDE-154 2,2′,4,4′,5,6′-hexa-

bromodifenil eter

% 2.7–4.5

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «2,2',4,4',5-Pentabromodiphenyl ether» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  2. a b Stockholm Convention on Persistent Organic Pollutants. .