Edukira joan

Pedro Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Garmendia
Bizitza
JaiotzaSara1890eko otsailaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1945eko azaroaren 29a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria eta ikertzailea

Pedro Garmendia Goietxe (Sara, 1890reko Otsailaren 15a - Bilbo, 1945eko Azaroaren 29a) Saratar ilustratzailea izan zen, aita nafarra zuen (Orotz-Betelu), eta ama, berriz, lapurtarra.[1]

Ipar- eta Hego-Euskal Herrian aritu zen ilustratzaile. Bilbon lan egin zuen urte askotan. Gerra hasi ostean, Lapurdira joan zen, eta bertan egon zen 1937ra arte. Bilbora itzuli zen Teofilo Guiarden laguntzaile bihurtuta, Bilboko udal-artxiboko eta -liburutegiko lanetan. Gerora, Guiard erretiratu zenean, artxibozain eta liburuzain bihurtu zen Garmendia. Gainera, Bizkaiko Kultura Batzordeko eta Monumentuen Batzordeko idazkaria ere izan zen.[1]

Ilustratzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizon zahar baten portreta, Pedro Garmendia
Gizon zahar baten portreta, Pedro Garmendia

Ipar- eta Hego-Euskal Herriko argitalpenetan eta aldizkarietan parte hartu zuen: beste batzuen artean, Bulletin du Musée Basque-n eta Revue Internationale d'Études Basques-en parte hartu zuen. Argitaratu gabeko lan ugari egin zituen horientzat, eta, askotan, lumaz eta akuarelaz egindako marrazkiak eta zurean egindako grabatuak sartzen zituen. 1920an hasi zen Hegoaldeko egunkarietan parte hartzen .

Gure Herria bilduma, Euskal Museoko bildumaren artikulu ainitz ilustratu zituen eta gehienik 1920ko hamarkadan.

Liburu batzuk ere ilustratu zituen: Tales of a Basque grandmother (Frances Carpenter, 1930), La Pelote Basque (Edmond-Joseph Blazy, 1929) eta Alegiak (Oxobi, 1936), St. Jean de Luz (Pierre Dop, 1925) ,Petit Paris... lanetan eta L'incursión espagnole du 8 Octobre 1811 dans le village de Sare (Henrie Dop, Argaine) lanean.

Argazkiak ere argitaratu zituen.[2][3][4]

Zenbait euskal erakundetan artxibozain, liburuzain edo idazkari gisa ere aritu zen. Baionako museoan eta liburutegian ordenazio- eta katalogazio-lanak egin zituen. Eusko Ikaskuntzako idazkari-kudeatzaile izendatu zuten 1932an; gerra hasi eta geroagora arte jardun zuen lan horretan. Luis Luciano Bonapartek Gipuzkoako Foru Aldundiari utzitako dokumentuen eta paperen katalogoa ere egin zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Cortabarría Igartua, Germán; Desport, Gilbert. «Garmendia Goyetche, Pedro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. Crespo, Publicado por Juan. Lavandera en Sara.. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  3. Garmendia, Pedro. CAMINO EMPEDRADO QUE LLEVA A LA ENTRADA DE LA IGLESIA DE SARA, ANTE LA CUAL PODEMOS VER UNA MUJER VESTIDA TOTALMENTE DE NEGRO. ESTA FOTOGRAFÍA ES UN DETALLE AMPLIADO DE LA FOTOGRAFÍA Nº DE REGISTRO 249, DE DON PEDRO GARMENDIA.. .
  4. Garmendia, Pedro. (1920-1934). Vista Panóramica de Sara. Euskonews.
  • Philippe Veyrin. Pedro Garmendia. Bulletin du Musée Basque n°12, 1931/1.2 p. 73 à 77 (frantsesez).
  • Ybarra y Berge, Javier. La obra de Pedro de Garmendia. La Editorial Vizcaína., 1950

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]