Paul Vidal de la Blache
Itxura
Paul Vidal de la Blache | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pézenas, 1845eko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | La Seyne-sur-Mer, 1918ko apirilaren 5a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | French School at Athens (en) Lycée Charlemagne (en) École normale supérieure (1863 - 1866) |
Doktorego ikaslea(k) | Antoine Vacher |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | geografoa eta kartografoa |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie des sciences morales et politiques French School at Athens (en) |
Paul Vidal de la Blache frantses geografoa izan zen (Pézenas, Hérault, 1845ko urtarrilaren 22a - Tamaris, Var, 1918ko apirilaren 5a). 1891. urtean Annales de la géographie aldizkaria sortu zuen, eta aldizkariko zuzendari izan zen hil arte. 1898. urteaz geroztik Sorbonako Unibertsitateko Geografia saileko katedraduna izan zen.
Obra nagusiak: Tableau de la géographie de la France (1903ko Lavisseren Histoire de France obraren aintzin-solasa osatzen duena; Frantziako geografiaren koadroa), Principes de géographie humaine (1922, Giza geografiaren hastapenak). 1927-1948. urteetan, berak hautatutako geografo-talde batekin batera, Géographie universelle (Geografia unibertsala) idatzi zuen, Frantziako Geografia Eskolaren oinarrizko obra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.