Paul Doumer
Itxura
Joseph Athanase Paul Doumer (pɔl dumɛːʀ ahoskatua; Aurillac, Frantzia, 1857ko martxoaren 22a - Paris, Frantzia, 1932ko maiatzaren 7a) frantziar politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diputatu erradikala izan zen 1895 arte. Finantza-ministroa izendatu zuten 1895-1896 bitartean, eta Indotxinako jaurlari 1897-1902 bitarteko urteetan. Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1931. urtean; handik urtebetera Gorgulov errusiarrak hil zuen. Doumerrena da L´Indochine française obra (1903).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Doumer |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.