Partiketa (matematika)
Itxura

Matematikan, {Ai: i ∈ I} azpimultzoen familia A multzoaren partiketa bat izan dadin hauek dira betebeharrak:
- guztietarako.
- .
- .
Beraz, estalki bat da non familiako azpimultzoak, binaka hartuta, disjuntuak diren (hau da, haien ebakidura hutsa da).
Adibide batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edozein elementu bakarreko multzok {x} partiketa bat baino ez du: { {x} }.
- Edozein multzo ez-hutsetarako X, P = {X} X-ren partiketako bat da.
- { 1, 2, 3 } multzoak 5 partiketa hauek ditu:
- { {1}, {2}, {3} }, batzuetan, 1/2/3 idazten da.
- { {1, 2}, {3} }, batzuetan, 12/3 idazten da.
- { {1, 3}, {2} }, batzuetan, 13/2 idazten da.
- { {1}, {2, 3} }, batzuetan, 1/23 idazten da.
- { {1, 2, 3} }, batzuetan, 123 idazten da.
- Kontuan izan:
- { {}, {1,3}, {2} } ez da partiketa bat (multzo hutsa baitauka).
Multzo finitu batek dituen partiketen kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bellen zenbakia Bn, Eric Temple Bellen omenez hala deiturikoa, n elementuko multzo batek dituen partiketa desberdinen kopurua da. Bellen lehenengo zenbakiak hauek dira: B0 = 1, B1 = 1, B2 = 2, B3 = 5, B4 = 15, B5 = 52, B6 = 203 OEIS:segida
Bellen zenbakiek honako formula errepikari hau betetzen dute: .