Papillote
Itxura

Papillote sukaldaritza teknika bat da, elikagaiak beroarekiko erresistentea den paperarekin (esate baterako, aluminiozko papera edo landare-papera) egostean datzana. Teknika honetan erabilitako elikagaiak sendotasun bigunekoak izaten ohi dira normalean: mota desberdinetako arrainak edo barazki freskoak. Papillote izena teknika honekin prestatutako prestaketei ematen zaie, horrela, amuarrainak papillote eran, legatza papillote eran, barazkiak papillote eran, etab.
Osagai nagusia+ lagungarri, ongailu+ elkarrekin bilgarria osatu+ labean egosi |
---|
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osagai baten ezaugarri organoleptikoak (kolorea, zaporea, itxura...) eta mantenugaiak hobekien zaindu nahi denean. Barazkiak, arraina
- Osagai nagusiak, ongailuen zaporea modu oso kontzentratuan jasotzea nahi denean. Legatza, antxuak, haragi bigunak, itsaskiak....
Hainbat ahulku
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bilgarria ongi itxi behar da, baporerik atera ez dadin.
- Bilgarria labe beroan jarri eta puzten denean egina dago.
- Bezeroaren aurrean zabaltzen da, barruan dauden lurrin guziak bertan zabalduz.
- Kazolan ere egiterik izango da, papera gainean jarriz.