Edukira joan

Palestrina

Koordenatuak: 41°50′00″N 12°54′00″E / 41.8333°N 12.9°E / 41.8333; 12.9
Wikipedia, Entziklopedia askea
Palestrina
Palestrina
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Izen ofizialaPalestrina
Jatorrizko izenaPalestrina
Posta kodea00036
ISTAT kodea058074
HerriburuaPalestrina
Geografia
Koordenatuak41°50′00″N 12°54′00″E / 41.8333°N 12.9°E / 41.8333; 12.9
Map
Azalera47,02 km²
Altuera450 m
MugakideakCastel San Pietro Romano, Cave, Gallicano nel Lazio, Rocca di Cave, Erroma, San Cesareo, Valmontone, Zagarolo, Rocca Priora, Labico eta Artena
Demografia
Biztanleria22.063 (2023ko urtarrilaren 1a)
191 (2018)
Dentsitatea469 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFüssen eta Bièvres
Katastro kodeaG274
Sailkapen sismikoa2B  
MatrikulaROMA
comune.palestrina.rm.it

Palestrina, Italiako udalerri bat da, administratiboki Erromako probintzian dago, Lazio eskualdean dagoena. 2024an 22.000 biztanle inguru zituen Italiako Estatistika institutu nazionalaren arabera (ISTAT).[1]

Erromatar garaian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinateko Erromatar garaian Preneste[2] (latinez: Praeneste) izenaz ere ezaguna da. Lazioko antzinako hiria zen, Tiburko (egungo Tivoli) hiriaren hegoaldean. Hiri oparoa zen jadanik K.a. VIII. mendean. K.a. 338. urtean Erromaren aliatu bilakatu zen. Kolonia militar bihurtu zen K.a. I. mendean; galtzada batek lotzen zituen garai hartan Preneste eta Erroma, eta hara joaten ziren erromatar aberatsak atseden hartzera.


Preneste "haritzaren hiria" omen zen. Erromatik 40 bat km ekialdera, Etruriarekin muga egiten duen eskualde subapeninoan, Lazioren eta sabinarren herrialdearen arteko mugan zeuden muinoetan eraikia zegoen. Ekuoen hiria izan zen. Leku horretako aurkikuntza arkeologikoak nabarmenak dira. Beste batzuen artean, lehen mailako aurkikuntza eman zuen K.a. VII. mendeko hilobi bat, non ezagutzen den latinezko inskripzio zaharrena grabatuta dagoen: Praenesteko fibula . Eragin etruskoa nabarmena da brontzezko edalontzi batzuetan (K.a. IV. mendekoak). Mosaiko eder bat ere aurkitu da bertan egindako indusketetan, Nilo ibaiko paisaiak irudikatzen dituena.

Palestrinan aurkitutako mosaiko "nilotarra".

Erromaren aliatua bilakatu zen 350 a.C inguruan. Han, K.a. 82an, Mario eta Silaren aldekoak borrokatu ziren. Silak Fortuna jainkosaren santutegi handi bat eraiki zuen (Fortuna Primigeniaren tenplua) , arkitektura monumental helenistikoaren eraginak agerian uzten dituena.

Fortuna Primigeniaren santutegi erraldoiaren hondakinak oraindik ere egungo herriaren ikuspegian orokorrean nabarmentzen dira.

Mitoaren arabera, Telegrono, Odiseo eta Zirtzeren semea, bere aitaren bila bidali zutenean, girlandaz koroatutako dantzan ari ziren nekazariak ikusten zituen lekuan, hiri bat sortzeko agindu zioten. Haritz adarrez koroatutako eta dantza batekin dibertitzen ziren nekazari batzuk ikustean, hiri bat sortu zuen, gertakariagatik Priniste "olibondoen hiria" deitu ziona eta erromatarrek, aldaketa txiki batekin, Praeneste deitu zutena.[3] Beste kondaira baten arabera, Praenesteko fundatzailea Caeculus izan zen, Vulkano jainkoaren semea.[4]

Historia garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipen sonatua lortu zuen han Garibaldik 1849. urtean.

Palestrinak honako udalerri hauekin egiten du muga:

Castel San Pietro Romano
Cave
Gallicano nel Lazio
Rocca di Cave
Erroma
San Cesareo
Valmontone
Zagarolo
Rocca Priora
Labico
Artena

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Popolazione residente» demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
  2. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  3. «Praeneste - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
  4. «A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology, Caanthus, Caeci'na, Cae'culus» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]