Odia
Oriya | |
---|---|
ଓଡ଼ିଆ ଭାଷା — ଓଡ଼ିଆ — ଓଡ଼ିଆ | |
[[Fitxategi:|285px]] | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Orissa |
Hiztunak | 31 milioi |
Ofizialtasuna | India (Orissa) |
Eskualdea | India |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Alfabetoa | Odia (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | or |
ISO 639-2 | ori |
ISO 639-3 | ory |
Ethnologue | ory |
Glottolog | oriy1255 |
Wikipedia | or |
ASCL | 5216 |
IETF | or |
Odia[1][2] (ଓଡ଼ିଆ odiā) edo Oriya ekialdeko Indian hitz egiten den hizkuntza da. Indiako hizkuntza ofizialetako bat da, Odisha estatukoa alegia. Hizkuntza indoeuroparra da, hizkuntza indo-ariarrek Indiako azpikontinentean sarrera egin zutenean, hizkuntza drabidarrekin kontaktuan geratu zenetako bat, hego-ekialdean, Bengalako golkoan. Alfabeto propioa duen kultura-hizkuntza da.
Indiako 23 hizkuntza ofizialetako bat da, eta horien artean, hizkuntza klasiko izendapen ofiziala duen 7 hizkuntzetako bat da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaindiak Oriya izena ontzat eman zuen urte berean[1], 2011n, Indiako estatu honetako agintariek beren herri eta hizkuntzaren transliterazio forma berriak gomendatu zituzten, eta Indiako erakundeek ontzat eman zituzten, Orissa (herrialdea) eta Oriya (hizkuntza) formak ordezkatuz Odisha eta Odia izenekin[3].
Sailkapena eta ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza indoeuroparra da, indoariar multzokoa, Indiako hizkuntza indoeuropar nagusiak bezala, eta hizkuntza hauen aurrekari historikoen (sanskritoaren eta prakritoaren) aztarnak gordetzen ditu.
Duela 1.500 urteko Odra izeneko aldaera prakritoaren ondorengoa da Odia hizkuntza, eta azken mila urteko eboluzioa dokumentatua dago, hizkuntza idatzia izan baita tarte horretan.
Sanskritoaren ezaugarri indoeuropar tipiko ugari gordetzen ditu[4]: kasu sistema gorde du nagusiki (nahiz eta bokatiboa eta nominatiboa, alde batetik; eta akusatiboa eta datiboa, bestetik, elkartu diren). Hiru genero ditu (maskulinoa, femeninoa eta neutroa), baina ez da genero gramatikala, baizik eta semantikoa, arrak eta emeak bereizteko balio du, baina ez hiztegiko elementu orokorretarako hala nola gazteleraz (luna femeninoa, eta sol maskulinoa: halakorik ez dago odian). Bi zenbaki gramatikal daude, singularra eta plurala. Eta aditz formak hiru denbora nagusitan jokatzen dira (orainaldia, lehenaldia eta geroaldia), gainerako batzuk aditz laguntzailez osatzen direlarik.
Zenbakien izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrizko zenbakien izen hauek[5] erakusten dute, adibide gisa, lexiko indoeuroparrarekin lotura argia duela hizkuntza honek:
Odia zifra | gure zifra | Odia hitza | translit. | ordinala |
---|---|---|---|---|
୦ | 0 | ଶୂନ୍ୟ/ଶୁନ | śūnya/śuna | |
୧ | 1 | ଏକ | eka | ପ୍ରଥମ (prathama) |
୨ | 2 | ଦୁଇ | dui | ଦ୍ବିତୀୟ (dbitīẏa) |
୩ | 3 | ତିନି | tini | ତୃତୀୟ (tr̥tīẏa) |
୪ | 4 | ଚାରି | cāri | ଚତୁର୍ଥ (caturtha) |
୫ | 5 | ପାଞ୍ଚ | pāñca | ପଞ୍ଚମ (pañcama) |
୬ | 6 | ଛଅ | cha'a | ଷଷ୍ଠ (ṣaṣṭha) |
୭ | 7 | ସାତ | sāta | ସପ୍ତମ (saptama) |
୮ | 8 | ଆଠ | āṭha | ଅଷ୍ଟମ (aṣṭama) |
୯ | 9 | ନଅ | na'a | ନବମ (nabama) |
୧୦ | 10 | ଦଶ | daśa | ଦଶମ (daśama) |
୧୧ | 11 | ଏଗାର | egāra | |
୧୨ | 12 | ବାର | bāra | |
୧୩ | 13 | ତେର | tera | |
୧୪ | 14 | ଚଉଦ | cauda | |
୧୫ | 15 | ପନ୍ଦର | pandara | |
୧୬ | 16 | ଷୋହଳ | ṣohaḷa | |
୧୭ | 17 | ସତର | satara | |
୧୮ | 18 | ଅଠର | aṭhara | |
୧୯ | 19 | ଊଣେଇଶ | ūṇeiśa | |
୨୦ | 20 | କୋଡ଼ିଏ/ବିଂଶତି | koṛie/biṅśati | |
୩୦ | 30 | ତିରିଶ | tiriśa | |
୪୦ | 40 | ଚାଳିଶ | cāḷiśa | |
୫୦ | 50 | ପଚାଶ | pacāśa | |
୬୦ | 60 | ଷାଠିଏ | ṣāṭhie | |
୭୦ | 70 | ସତୁରୀ | saturī | |
୮୦ | 80 | ଅଶୀ | aśī | |
୯୦ | 90 | ନବେ/ନବ୍ବେ | nabe/nabbe | |
୧୦୦ | 100 | ଶହ/ଶତ | śaha/śata | |
୧୦୦୦୦୦ | 100.000 | ଲକ୍ଷ | lakṣa |
Dialekto nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Midnapori Oriya
- Singhbhumi Oriya
- Baleswari Oriya
- Ganjami Oriya
- Desiya Oriya
- Sambalpuri Oriya
- Bhatri Oriya
Idazkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oriya hizkuntza berezko Odia alfabetoan idazten da, Kalinga idazkeraz ere ezaguna. Abugida formako alfabeto bat da, bokal eta kontsonanteen konbinazio silabikoak zeinu bereziz idazten dutena.
10. mendean berezko forma hartzen hasi zen, eta Odia hizkuntzaren kanal idatzia izan da alfabeto hau mila urtez. Forma biribilduak dituzte letrek, palmondo hostoetan idaztearen ondorioz, lerro zuzenen bidez idazteak hostoak hauskor bihurtzen dituztelako[6].
Transliterazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ଅ | ଆ | ଇ | ଈ | ଉ | ଊ | ଋ | ୠ | ଌ | ୡ | ଏ | ଐ | ଓ | ଔ |
a | ā | i | ī | u | ū | r̥ | r̥̄ | l̥ | l̥̄ | e | ai | o | au |
କ | ଖ | ଗ | ଘ | ଙ | |
ka | kha | ga | gha | ṅa | |
ଚ | ଛ | ଜ | ଝ | ଞ | |
ca | cha | ja | jha | ña | |
ଟ | ଠ | ଡ | ଢ | ଣ | |
ṭa | ṭha | ḍa | ḍha | ṇa | |
ତ | ଥ | ଦ | ଧ | ନ | |
ta | tha | da | dha | na | |
ପ | ଫ | ବ | ଭ | ମ | |
pa | pha | ba | bha | ma | |
ଯ | ୟ | ର | ଳ | ଲ | ୱ |
ẏa | ya | ra | ḷa | la | wa |
ଶ | ଷ | ସ | ହ | ||
śa | ṣa | sa | ha | ||
ଡ଼ | ଢ଼ | କ୍ଷ | |||
ṛa | ṛha | kṣa |
ା | ି | ୀ | ୁ | ୂ | ୃ | ୄ | ୢ | ୣ | େ | ୈ | ୋ | ୌ |
ā | i | ī | u | ū | r̥ | r̥̄ | l̥ | l̥̄ | e | ai | o | au |
କା | କି | କୀ | କୁ | କୂ | କୃ | କୄ | କୢ | କୣ | କେ | କୈ | କୋ | କୌ |
kā | ki | kī | ku | kū | kr̥/kru | kr̥̄/kru | kl̥/klu | kl̥̄/klu | ke | kai | ko | kau |
ଂ | ଃ | ଁ | ୍ | ଼ | । | ॥ | ଽ | ଓଁ | ୰ |
୦ | ୧ | ୨ | ୩ | ୪ | ୫ | ୬ | ୭ | ୮ | ୯ |
0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
Kultura hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Raj Britainiarraren garaian, 1850 urtetik aurrera bereziki, Oriya hizkuntzak krisi moduko bat bizi izan zuen, bengalieraren dialekto edo adar baten gisara ikusia izan baitzen. Hala ere, hizkuntzaren aldeko mugimendu batek erreakzionatu zuen, eta jada britainiarren agintepean, 1936ak, Orissa eratu zen, hizkuntza honen eskualde oinarrizko gisa. Estatu gisa sartu zen Orissa Indiareko errepublika independentean, baina hala ere, hizkuntza ez zen ofizial bilakatu 1954 arte[7]. Orissa/Oriya izenak 2011n aldatu zituzten ofizialki Odisha eta Odia transliterazio zuzenagoetara.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14. mendeko Sarala Das poeta kontsideratzen da odia literaturako klasiko nagusia, nahiz eta lehenagoko obrak ere kontsideratzen diren hizkuntza honen adierazgarri, eta batzuk aurrekari ere bai (Charyapada idazkiak, 7-9 mendeak). Klasiko hauek mitololgia hinduarekin daude lotuta batik bat. Era berean, forma poetikoak nagusiki abestuak izateko eratu ziren, izaera musikal handia dute.
19. mendetik, modernotze bat gertatu zen Kabibar Radhanath Ray (1849–1908), Fakir Mohan Senapati (1843–1918) eta Madhusudan Rao (1853–1912) autoreekin, eta haien eskutik eleberria jorratzen hasi zen. 20. mendeko autore ezagunak dira rushna Chandra Kar (1907–1995) eta Muralidhar Mallick (1927–2002).
Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekoizpenaren aldetik, bengaleraren ondoren film kopuru handienetakoa sortzen duen Indiako zine industrietako bat da odia hizkuntzakoa, nahiz eta ez izan ezaguna nazioartean. Hasiera batean, bengalerazko zinearen eta Kalkutako ekoizpen indarraren itzalpean garatu zen Odishako zinea, baina 1970tik aurrera bide propioa egin dute bertako ekoizpenek[8].
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]19. mendean misiolariekin erlazionatutako agerkariekin hasi zen prentsa odia hizkuntzan. Gero zentzu politiko nazionalistakoak gailendu ziren. Lehen egunkaria, Dainik Asha, 1928an hasi zen argitaratzen Berhampur hirian. Indiaren independentziarekin prentsa asko garatu zen, baina nagusiki politikari zehatzek beren eragina sentiarazteko sortutako agerkariak izan ziren. 1980tik aurrera hori aldatzen hasi zen, asmo komertzialeko prentsa gailentzen hasi zelarik. 2018 urtean, 70 egunkari argitaratzen dira hizkuntza honetan[7].
Prentsaren aldean, irratia ez dago hain garatua, kate gehienak All India Radio sare publikoaren emisorak dira.
Zenbait telebista kate daude odia hizkuntzan, eta Odisha TV (OTV), kable bidezko zenbait katerekin, da enpresa inportanteena. Satelite bidezko lehen katea, ETV Odia, 2002an sortu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
- ↑ «Parliament passes bill to change Orissa's name» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ Neukom, Lukas. (2003). A grammar of Oriya. Universität Zürich ISBN 3-9521010-9-5. PMC 53903369. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ «Numbers in Odia (Oriya)» omniglot.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ «Odia (Oriya) alphabet, pronunciation and language» omniglot.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ a b (Ingelesez) Desai, Mira K.. (2021-11-21). Regional Language Television in India: Profiles and Perspectives. Taylor & Francis ISBN 978-1-000-47008-6. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Roy, Piyush. (2022-01-30). Appreciating Melodrama: Theory and Practice in Indian Cinema and Television. Bloomsbury Publishing ISBN 978-93-5435-488-5. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |