Oritz
Oritz | |
---|---|
Ezkerrean, 4. egunean ateratako oritza; eskuinean, 8. egunean ateratako esnea. Oritza horixka izan ohi da, bularreko esnearekin alderatuta. Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A12.200.194 |
FMA | 62101 |
Terminologia anatomikoa |
Oritza[1] ugaztunek jariatutako esne mota da, ernaldi amaierakoa eta erditze ondoko lehen egunetakoa (3 edo 4 egunetan). Oritzak antigorputz ugari ditu, jaioberria gaitzen aurka babesteko. Ohiko esneak baino koipe gutxiago du, baina proteina gehiago.
Giza oritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oritzaren osagai bioaktibo garrantzitsuenak faktore antimikrobianoak eta hazkuntzakoak dira. bertan dauden antigorputzek immunitate pasiboa ematen diote jaioberriari eta hazkuntza faktoreek hesteen garapena kitzikatzen. Faktore hauek jaioberriarengana igarotzen dira eta patogenoen aurkako lehen babesa ematen diote.
Jaioberriek oso digestio aparatu txikia dute eta oritzak beharrezkoak diren elikagaiak hornitzen dizkio oso modu kontzentratu eta bolumen txikian. Heste-libragarri efektu arina du, mekonio deitzen den lehen gorotza pasarazteko. Oritzak immunoglobulina izeneko antigorputzak ditu, hala nola IgA, IgG eta IgM, moldaerazko immunitate sistemako osagai nagusiak. Gainera, sortzetiko immunitate-sistemako osagai nagusiak ere baditu, hala nola laktoferrina,[2] lisozima,[3] laktoperoxidasa,[4] konplementua,[5] eta prolina ugariko polipeptidoak (PRP)[6].
Oritzak gainera proteina, A bitamina eta sodio kloruro ugari du, baina esne arruntak baino karbono hidrato, lipido eta potasio gutxiago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Oritz». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-08-19.)
- ↑ Groves, ML. (1960). «The isolation of a red protein from milk» Journal of the American Chemical Society: 3345–3360. doi: ..
- ↑ (Eslovakieraz) Paulík S, Slanina L, Polácek M. (1985). [Lysozyme in the colostrum and blood of calves and dairy cows]. 30, 21–8 or. PMID 3918380..
- ↑ Reiter B. (1978). The lactoperoxidase-thiocyanate-hydrogen peroxide antibacterium system. , 285–94 or. PMID 225143..
- ↑ Brock, JH, et al.. (1975). Bactericidal and hemolytic activity of complement in bovine colostrum and serum: effect of proteolytic enzymes and ethylene glycol tetraacetic acid (EGTA). 126C, 439–451 or..
- ↑ Zabłocka A, Janusz M, Rybka K, Wirkus-Romanowska I, Kupryszewski G, Lisowski J. (2001). Cytokine-inducing activity of a proline-rich polypeptide complex (PRP) from ovine colostrum and its active nonapeptide fragment analogs. 12, 462–7 or. PMID 11566627..