Orionidak
Orionidak | |
---|---|
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Alexander Stewart Herschel (en) |
Aurkikuntza-data | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "[" |
Konstelazioa | Orion |
Deklinazioa | 15 ° |
Orbitaren ezaugarriak | |
Batezbesteko abiadura orbitala | 66 km/s |
Orionidak aktibitate moderatuko ozar-izar bat dira. Bere aktibitatea urriaren 2tik azaroaren 7ra arte hedatzen da. Gehiengoa urriaren 21ean gertatzen da, 23ko THZrekin.
Orion konstelazioa dagoen esparruan, espaziotik datozen abiadura handiko meteoroak dira. Bere 16ºko deklinazioak (Zeru-ekuatoretik gertu) mundu osotik ikustea ahalbidetzen du.
Orionidak sortzen dituen gorputza Halley kometa da. Kometarik ezagunenetako bat, Lur planetaren ondotik azken aldiz 1986an igaro zena. Aldikako kometa honek beste aktibitate moderatuko ozar-izar bat ere eratzen du, Eta Akuaridak, urtero maiatzean gertatzen dena.
2006ko Orionidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko urriak 20tik 21erako gauean Lurrak ohikoa baino dentsitate handiagoa zuten Halley kometatik zetozen partikula laino bat ikusi zuen. Oso antzinako estelena da, zehazki, kometak K.a. 1266an, K.a. 1198an eta K.a. 911n utzi zuena. Bere ohiko 20-25eko tasaren aurrean, Nazioarteko Itsas Erakundeak munduko zenbait tokitako behaketak bildu ditu eta 50eko THZ bat kalkulatu du.