Orduen liturgia
Orduen liturgia (latinez: Liturgia horarum) edo eliz-otoitzak (latinez: Officium divinum), kristautasunean, otoitz ofizialen multzoa da, ordu jakin batzuetan egin behar direnak "egun eta gau osoaren joana Jainkoaren gorespenari sagaratzeko".[1] Salmoz, ereserkiz, irakurketetez, bestelako otoitzez eta antifonez osaturik dago. Mezarekin batera, Elizaren jendarteko otoitzaldi nagusia da, eta monasterioetako otoitz-bizitzaren ardatza.
Izen batekin edo bestearekin, mendebaldeko eta ekialdeko tradizioetako eliza kristau ugarik daukate era honetako liturgiarik, hala nola, erromatar katolikoak, ekialdeko katolikoek, ortodoxoak, asiriarrak, anglikanoak eta luteranoak. Erromatar Eliza Katolikoan, Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren, hauek dira otoitzerako ordu kanonikoak:[1]
- Ordu nagusiak
- Matutiak (Matutinum), argitu baino lehen edo egunsentian.
- Gorespenak (Laudes), goizean
- Bezperak (Vesperae), arratsaldean
- Konpletak (Completorium), egunaren amaieran
- Ordu txikiak
- Goizerdikoa (Tertia)
- Eguerdikoa (Sexta)
- Arratsalde-erdikoa (Nona)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Baraiazarra, Luis. Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoa. Erlijio Kulturaren Bilduma, Deustuko Unibertsitatea, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).