Edukira joan

Olinpiar jainko-jainkosak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Greziar mitologian, olinpiar jainko-jainkosak, greziar panteoiko jainkorik nagusienak ziren, Olinpo Greziako mendi garaienaren tontorrean bizi zirenak. Garai ezberdinetan, hamalau jainko onartu ziren olinpiar jainko bezala, baina sekula ez hamabi baino gehiago aldi berean. Hortik dator batzuetan hamabi olinpiarrak izena ematea.

Olinpiar jainkoen laguntzaileak, behe-erliebe baten xehetasuna, sarkofago greziarra K.a. 240. urte ingurukoa Louvreko Museoa

Zeus, Hera, Poseidon, Ares, Hermes, Hefesto, Afrodita, Apolo, Atenea eta Artemisa beti hartu dira olinpiar jainkotzat. Hestia, Demeter, Dioniso eta Hades dira hamabikoa osatzen zuten jainko aldagarriak. Hestiak, bere olinpiar postua utzi zion Dionisori, gizaki hilkorren artean bizi ahal izateko (azkenik, Olinpo mendian, suaren zaintzaile lana eman zitzaion). Persefonek sei hilabete igarotzen zituen behe munduan (negua eraginez), eta Olinpora itzultzea uzten zitzaion, bere ama Demeterrekin egoteko. Eta, Hades, beti, greziar jainko nagusienetako bat izan arren, behe munduan bizitzeak, bere harremana olinpiar jainkoekin oso gorabeheratsu bihurtzen zuen.

Olinpiar jainkoek euren nagusitasuna irabazi zuten jainkoen munduan Zeusek bere anai-arrebak garaipenera eraman ondoren jainkoek Titanen aurka izan zuten gerran. Zeus, Poseidon, Demeter, Hera, Hestia eta Hades anai-arrebak ziren, eta Hera Zeusen emaztea ere bazen. Gainontzeko olinpiar jainkoak Zeusen​ seme-alabatzat hartzen dira: Ares eta Hefesto Herarekin izan zuen, Artemisa eta Apolo Letorekin, Afrodita Dionerekin, Hermes Maiarekin, Dioniso Semele hilkorrarekin eta Atenea Metisekin. Batzuetan Atenea bera bakarrik Zeusengandik jaio zela esaten da eta, mendeku bezala, Herak berak bakarrik izan zuen Hefesto. Afrodita olinpiar jainkoen artean agertzen ez denean, Kronosek bere aita Uranori barrabilak moztu zizkionean itsasoan (Ponto jainkoa) eragindako bitsetik jaiotakotzat hartzen da.

Olinpiar jainkoen zuhaitz genealogikoa. Afrodita, Ares, Dioniso, Atenea, Hefesto eta Uranoren kasuan, badaude euren sorrerari buruzko beste bertsio batzuk. Grafiko honentzako, Hesiodoren Teogoniako bertsioa hartu da eredu bezala. Urdinez, beti olinpiar jainkotzat jotzen direnak; horiz olinpiar jainko aldagarriak, eta beltzez, berriz, gainontzeko pertsonaiak. Lerro jarraiak aita-seme/alaba harremana adierazten du; ez jarraiak, berriz, bikotea.
  • Zeus zeruaren eta tximistaren jainkoa da, maila gorenekoa eta boteretsuena, Olinpo mendiko gobernaria.
  • Poseidon, Hadesekin batera hurrengoa antzinatasunean, uren jainkoa da. Ozeanoak kontrolatu eta lurrikarak eragiten ditu.
  • Hades behe munduko jainkoa eta baita errege den hildakoena ere.
  • Atenea jakinduria, arte, barne edertasuna, heziketa eta gerraren jainkosa da.
  • Ares gerraren eta heroien jainkoa da.
  • Artemisa ehiza, animalia, ugalkortasun eta kastitatearen jainkosa da.
  • Hefesto suaren, eskulanaren, artisauen eta armen jainkoa da.
  • Apolo dantza, musika, sendapen eta medikuntza, arkularitza eta arrazoiaren jainkoa da.
  • Hermes jainko mezularia da, baita orientazio, bidaiari, artzain, kontsolamendu eta biltzarrena ere.
  • Afrodita maitasunaren, konpromezuzko sexualitatearen, kanpo edertasunaren eta erakarpenaren jainkosa da.
  • Hera Zeusen emaztea eta ezkontza, sakrifizio eta leialtasunaren jainkosa da.
  • Hestia etxea eta familiaren jainkosa da.
  • Demeter lurraren, lore eta landareen, janarien, ezkontzaren mantentzearen eta nekazaritzaren jainkosa da.
  • Dioniso panteoiko jainkorik gazteena da. Sexualitate irekiaren eta ardoaren jainkoa da.

Aipamena merezi duten gertaerak:

  • Apolo sarri eguzkiarekin lotzen den jainkoa da, eguzkiaren jainkoa Helios izan arren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]