Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea
Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 2015 |
Herria | Oiartzun, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Jon Perurena |
Entrenatzailea | Rufo Urtizberea |
Patroia(k) | Inaxio Larzabal Ander Egaña |
Kolorea(k) | beltza eta urdina |
Trainerua | Erreka (San Juan) |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 KAE 1 Liga 1 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea Oiartzungo (Gipuzkoa) arraun talde bat da, 2014. urtearen amaieran eratua[1]. 1970. hamarkadako Zuberoa traineruaren ondoren Oiartzunek izan duen arraunketa elkarte bakarra da.
2015ean KAE 2 Ligako 9. postuan sailkatu zen, Borja Mena prestatzailea zelarik. 2016 urtean arraunlarien erdiek baino gehiagok alde egin zuten eta San Juanek utzitako arraunlariak hartuta trainerua atera zuten. Rufo Urtizberea, San Juaneko entrenatzaile ohia, aritu zen prestatzaile eta KAE 2 Liga irabaztea lortu zuten, zuzenean KAE 1.mailara igoz. Dena dela, 2017rako ezin izan zuen trainerua osatu[2].
Emakumezkoen trainerua ere atera zuten urtebetez[3].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzungo lehenengo trainerua 1955eko Kontxako Banderan aritu zen Juan Landaberea patroi zuela. Koloreak urdina eta zuria izan ziren eta lau trainerutatik azken postuan gelditu zen.
1970. hamarkadan Zuberoa izeneko trainerua atera zuten oiartzuarrek. Trainerua zuria zen eta Zuberoa izena urdinez idatzita zegoen. 1970an hirugarren egin zuen Kontxan, Tomas Iza patroi zuela[4]. Guztira sei estropada jokatu zituen, eta bi desafio ere irabazi zituen, bat Donostiaren aurka Hendaian eta bestea San Juanen aurka Zarautzen. Gipuzkoako txapelketan laugarren egin zuen eta Nerbioiko Sari Handian ere bai. 1971an Kontxan bakarrik aritu zen eta zortzigarrena izan zen, oraingoan Jose Agirre izan zen txopan. 1972an azken momentuan osaturiko traineru batekin Kontxarako sailkapen estropadan hartu zuen parte baina 9. egin zuen eta ez zen sailkatu.
Oiartzungo Itsaslapurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an klub berria sortu zen, Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea, eta 2015. urteko denboraldiaurreko estropadetan traineruak uretaratzea lortu zuen, hala Hondarribian, Orion edo Mutrikun. San Juan eta Trintxerperen laguntza izan zuen eta entrenatzailea Borja Mena oriotarra izan zen. 18 arraunlaritako taldea osatu zuen, gehienak oiartzuarrak[5]. KAE 2 Ligan aritu zen eta 9. postuan amaitu zuen. Emakumezkoen taldea ere osatu zuen eta Gipuzkoako Ligan aritu zen. 2015ean Trintxerperen Azkuene erabili zuen, eta 2016an San Juanen Erreka.
2016an San Juanen laguntzarekin trainerua ureratu zen. Hain esanguratsua izan zan laguntza, San Juan B izenez ezagutu zen urte hartan. 2016. urtean lortu zuen traineruetako lehenengo garaipena, Erandioko Ikurrinan. Ligan estropada guztiak gutxienez behin irabazi zituen, lau izan ezik, eta ligako txapelduna izan zen[2].
2017an, arraunlari faltaren ondorioz, taldea desagertu zen[2].
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- KAE 2 Liga (1): 2016.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxekoa | Oiartzungo Bandera (1): 2016. |
Gipuzkoan | Donostiarra Bandera (1): 2016. Errenteriako Bandera (1): 2016. Zumaiako Promozio Bandera (1): 2016. |
Bizkaian | Erandioko Ikurrina (1): 2016. Elantxobeko Bandera (1): 2016. Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2016. Mundakako Bandera (1): 2016. Iberiaren Bandera (1): 2016. |
Kantabrian | Santoñako Bandera (1): 2016. Camargoko Bandera (1): 2016. |
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2016 | KAE 2 Liga, 1.a | |
2017- | ez |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 2015 |
Herria | Oiartzun, Gipuzkoa |
Entrenatzailea | Zuriñe Alberdi |
Patroia(k) | Zuriñe Alberdi |
Kolorea(k) | beltza eta urdina |
Trainerua | Lexo (San Juan) |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Oiartzungo Itsaslapurren emakumezkoen traineruak 2015eko Bidasoako Traineru Jaitsieran egin zuen debuta eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligan aritu zen[3]. Azken postuari ihes egin eta zortzigarren amaitu zuen. 2016an ez zuen trainerurik osatzerik izan.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | Gipuzkoako Liga, 8.a | - |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-05-03). «OIARTZUNGO ITSASLAPURRAK ARRAUN KLUBA» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b c Erik, Gartzia(e)ko. (2017-01-24). «Oiartzungo Itsaslapurrak ez dira ureratuko» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b Asier, Perez-Karkamo(e)ko. (2015-06-08). «Itsaslapurrak uretaratu dira Mutrikun» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «Bandera de La Concha» www.traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz)Oiarzun sale a la mar