Edukira joan

Obra-lizentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garaje bat eraikitzeko obra-lizentzia, Alemania 1932.

Obra-lizentzia eraikuntzako edozein lan eta jarduera gauzatzeko eta lurraren edozein erabilera egiteko, aurretik behar den udal-baimen administratiboa da.[1] Bere helburua lizentzia-eskaera hirigintza-araudian ezarritakoarekin bat datorrela egiaztatzea da.

Kasu gehienetan, eskualde bakoitzean indarrean dagoen legediaren mende egon arren, honako jarduera hauek daude obra-lizentziaren mende:

  • obra handiko lizentzia, oin berriko obra eta, oro har, eraikuntza baten egitura ukitzen edo fatxada-teilatuak aldatzen dituzten handitze-, aldatze- edo eraberritze-obrak eta urbanizazioko obrak egiteko behar dena.[1]
  • obra xeheko lizentzia , eraikuntza edo instalazioaren egitura ukitzen ez duten eta lurraren edo lurrazpiaren okupaziorik ez dakarten obra guztiak egiteko behar den lizentzia.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]