Edukira joan

Nizeforo Fokas Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nizeforo Fokas Zaharra
Protostrator


Domestic of the Schools (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCappadocia (en) Itzuli, IX. mendea
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaBizantzio, 890(e)ko hamarkada ( urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraBizantziar armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakArabo-Bizantziar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

Nizeforo Fokas (grezieraz: Νικηφόρος ΦωκᾶςNikēphoros Phōkas; heriotza, 895-6 edo circa 900), normalki Zaharra deitua bere biloba zen Nizeforo II.a Fokas enperadorearengandik bereizteko, bizantziar jeneral garrantzitsua izan zen IX. mendean, eta Fokas familiaren lehen kide garrantzitsua. Gaztea zelarik Basilio I.a Mazedoniarraren guardia pertsonalean (manglabita) hartu zuten, eta hortik azkar igo zen protostrator titulua eta, ondoren, Charsianongo gobernadore izan zen. Hortxe Arabiarren aurkako gerratan arrakasta handia izan zuen. 886. urtearen inguruan Italiako hegoaldera espedizio garrantzitsua gidatu zuen, eta bere garaipena dela eta penintsulan bizantziar berpiztearen hasi zen.

Bere itzuleraren ondoren Eskolen Domestikoa izendatu zuten, berez armada guztiaren komandante nagusia. Kargu horretan arabiarren aurkako garaipena lortu zuen ekialdean eta Simeon I.a Bulgariakoaren aurka Balkanetan.

895/6an hil zen, edo, agian, 900. urtearen inguruan. Bere garaikideek laudorio handiak eskaini zizkioten bere gaitasun eta karakter militarra zela eta. Bere bi semeek, Bardas eta Leo, ondorengotza eskuratu zuten Eskolen Domestiko gisa. Bere biloba Nizeforo eta Leon jeneral izan ziren, lehenengoa enperadore titulua izan zuen 963-969 urteen artean, arabiarren aurkako gerratan galdutako hainbat probintzia berreskuratuz.