Nitrotolueno
Itxura
Nitrotolueno | |
---|---|
Mota | konposatu kimiko |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 1321-12-6 |
EC zenbakia | 215-311-9 |
ECHA | 100.013.920 |
Nitrotolueno, metilnitrobentzeno edo mononitrotolueno (MNT edo NT; formula: C6H4(CH3)(NO2) toluenoaren nitrazioz lortzen den gai organikoa da. Hiru isomero ezagutzen dira: orto, isurkari horia, para, kristal horia eta meta, isurkari horia. Isomero desberdin hauek destilazio bidez bakartzen dira. Denak sukoiak eta pozoitsuak dira eta sintesi organikoetan erabiltzen dira, koloregaiak ekoizteko batez ere. Trilita izeneko lehergaia tolueno trinitratua edo trinitrotoluenoa (TNT) da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/2/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |