Edukira joan

Nikolaus Joseph von Jacquin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolaus Joseph von Jacquin

Bizitza
JaiotzaLeiden1727ko otsailaren 16a
Herrialdea Austriar Inperioa
HeriotzaViena1817ko urriaren 26a (90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAdriaan van Royen
Gerard van Swieten (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Joseph Franz von Jacquin (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, medikua, kimikaria, esploratzailea, katedraduna, pteridologoa, briologoa, zoologoa, ornitologoa, metallurgist (en) Itzuli, mikologoa, entomologoa eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Académie de Stanislas (en) Itzuli

Nikolaus Joseph Freiherr von Jacquin (Leiden, 1727ko otsailaren 16aViena 1817ko urriaren 26a) medikuntza, kimika eta botanika ikasi zituen herbeheretar-austriar zientzialaria izan zen.

Medikuntza ikasi zuen Leidengo Unibertsitatean eta ondoren Parisera joan zen eta ondoren Vienara. Hiri honetan Gerard van Swietenen ikasle izan zen.

Frantzisko I.a enperadoreak Mendebaldeko Indietara, Erdialdeko Amerikara, Venezuelara eta Granada Berrira bidali zuen 1755 eta 1759 artean, [[Schönbrunn jauregia|Schönbrunn jauregiko] bildumarako landareak, animaliak eta mineralak biltzeko. 1797an Alexander von Humboldtek Ameriketarako bidaia prestatzen ari zen bilduma ikasi zuen. 1763an Jacquin Bergakademie Schemnitzeko kimika eta mineralogiako irakasle izendatu zuten. 1768an botanika eta kimika irakasle eta Vienako Unibertsitateko lorategi botanikoen zuzendari bihurtu zen. 1783an Suediako Zientzien Errege Akademiako atzerriko kide hautatu zuten.

Haren seme Joseph Franz kimikako eta botanikako irakaslea ere izan zen Vienako Unibertsitatean, eta botanikari buruzko hainbat liburu idatzi zituen.

Selectarum Stirpium Americanarum Historia, 1780, Polonuako Liburutegi Nazionala
Haemanthus pubescens Carl Linnaeus, Nikolaus Joseph von Jacquin 1798

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]